Martxoaren 17ko greba orokorra antolatzeko bilera irekia deitu dute Galdakaon

Argazkia: ELA.

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek greba orokorra deitu dute martxoaren 17rako Hego Euskal Herrian. Hori antolatzeko bilera irekia antolatuko dute Galdakaon otsailaren 18an.

Euskal Herriko errealitatera egokitutako gutxieneko soldata behar dugula» azpimarratu dute ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, eta hori aldarrikatzeko greba orokorra deitu dute.

Martxoaren 17an izango da, eta greba antolatzeko bilera irekia egingo dute Galdakaon otsailaren 18an, Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.

Greban 1.500 euroko gutxieneko soldata, arrakala matxista eta arrazistak murriztea, eta soldata guztiak gorantz bultzatzea eskatuko dute sindikatuek, besteak beste.

situs togel

situs toto