Usansolo ere batuko da Emakumeen Nazioarteko Egunera. Horretarako, ekintza bi antolatu dituzte biharko: banku margoketa eta kontzentrazioa. Hemen batu ditugu ekintzen xehetasunak.
Ohi denez, domekan ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldarrikapenekin bat egin du Usansolok, berdintasuna aldarrikatzeko.
Usansoloko Talde Feministak domekan 12:00etan Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzera deitu du, eta horren aurretik ekintza bi antolatu ditu biharko, martxoak 7.
Batetik, banku margoketa egingo du 10:00etan eta bestetik, kontzentraziora deitu du 12:00etan. Ekimen biak Unkina plazan izango dira eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera.




