Milagros Lopez galdakoztarrak 100 urte bete ditu

Argazkia: Galdakaoko Udala

Atzo, irailak 29, 100 urte bete zituen Milagros Lopez galdakoztarrak eta Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, bere etxean zoriondu zuten Edurne Espilla jarduneko alkateak eta Maite Arandia zinegotziak.

Mende oso bat betetzen duten herrikideak zoriontzeko ohitura du Galdakaoko Udalak, eta oraingo honetan Milagros Lopez zoriondu zuen atzo, irailak 29.

Atzo bertan gerturatu ziren Udalaren izenean Edurne Espilla jarduneko alkatea eta Maite Arandia zinegotzia lore sorta batekin, eta ostean familiarekin ospatu zuen Lopezek. Mendea beteta ere, «sasoi onean» dago Lopez eta goizez zein arratsaldez ospatu zuen mendeurrena.

Emakumea 1925eko irailaren 29an jaio zen Extremaduran baina bere bi alabak oso txiki zirenean etorri zen Galdakaora, eta berton bizi da ordutik.