
N-634 errepidetik Olabarrietarako sarbidea itxita egongo da bost astez
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Galdakaora Metroaren 5. linea heltzeko lanak aurrera doaz eta eragina izango dute Galdakaon hurrengo asteetan. Zehazki, N-634 errepidetik Olabarrietarako sarbidea itxita egongo da bost astez obren ondorioz.
Metroaren 5. linearen lanen aurrekontua beste 7 milioi euro garestitu da, Aperribai eta Galdakao lotuko dituen zatian aldaketak egin behar dituztelako. Honen ondorioz, Metroa Galdakaora iristea urtebete atzeratu da, eta 2029an helduko da, BINKEk jaso zuen moduan.
Hala ere, Metroa Galdakaora heltzeko lanak aurrera doaz eta eragina izaten ari dira herriko gune batzuetan. Zehazki, N-634 errepidetik Olabarrietarako sarbidea itxita egongo da hurrengo asteetan.
Galdakaoko Udalak jakinarazi duenez, bost astez egongo da itxita sarbide hori.