Nazioarteko trukean parte hartzeko aukera izango dute gazte galdakoztarrek, udan

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Argizai taldeak gazte galdakoztarrei zuzendutako nazioarteko trukea jarriko du martxan aurten ere, udan. Ekimenaren inguruko informazioa eskaintzeko bilera egingo du eguaztenean, martxoak 11.

Gazte galdakoztarrei nazioarteko trukean parte hartzeko aukera eskainiko die aurtengo udan berriz Argizai Eskaut Taldeak. Ekimena 2009-2011 bitartean jaiotako gazteei zuzendutako dago, «ingelera badakizu eta uda honetarako abentura bila bazabiltza».

Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 10etik 17ra bitarte, eta ekimenaren inguruko informazioa eskaintzeko eta zalantzak argitzeko asmoz, bilera antolatuko du taldeak martxoaren 11an, Indarrako lokalean (Urreta kalea, 16).

Gurasoei zuzendutako saioa 17:30ean izango da, eta ordubete beranduago aldiz, gazteentzako hitzordua. Informazio gehiago ezagutu daiteke 688842899 telefonoan edo proiektuak@argizai.org helbide elektronikoan.

situs togel

situs toto