Ondarearen Europako Jardunaldietan bisita gidatuak eta hitzaldiak eskainiko dira
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Sei hitzaldi ezberdin eta hiru bisita gidatu antolatuko dira urrian zehar, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatzeko. Hemen batu ditu Binkek ordutegiak, edukiak eta sarrerak lortzeko jakin beharrekoak.
Ondarearen Europako Jardunaldien helburua Europa osoko ondarea sustatzea da, kulturarteko elkarrizketa piztuz eta ondare soziala zaintzeko garrantziaren inguruan sentsibilizatuz, hizkuntza eta kultura aniztasuna alde batera utzita.
Europako Kontseiluak Europako Batasunarekin batera urtero antolatzen dituzte hitzaldi eta bisitak lankidetzan, 1991tik, eta Bizkaian 2001etik. Jardualdien programaren barnean, Galdakaoko Udalak hurrengo ekintzak antolatu ditu urrian zehar:
- Hitzaldiak: 45 minutuko bina hitzaldi, hiru egunetan Torrezabal Kultur Etxean
- Urriak 13, eguena
18:30. Amaia Basterretxearen «Ahaztutako ondarea».
19:15. Jesus Muñiz Petralandaren «Galdakaoko ondare erlijiosoa, ondare iraunkorra?». - Urriak 20, eguena
18:30. Juan Manuel Gonzalez Cembellinen «Galdakaoko dorreak. Ez dira dauden guztiak, eta ez daude diren guztiak».
19:15. Ainara Martinez Matiaren «Galdakaoko industria-ondarea genero-ikuspegitik». - Urriak 27, eguena
18:30. Iñaki García Caminoren «Galdakaoko ondare arkeologikoari begirada bat garapen iraunkorraren ikuspegitik».
19:15. María Jesus Pachoren «Galdakao XIX. eta XX. mendeetan: hiri txiki bat eraikitzen».
- Urriak 13, eguena
- Bisita gidatuak:
- Urriak 15, zapatua
10:30. Udaletxetik Usansolora mikrobusean —33 pertsonarentzako lekua— eta geralekuak Puentelatorren eta Lekuen egingo dira. Juan Manuel Gonzalez Cembellínek eta Amaia Basterretxeak egingo dituzte gida lanak. - Urriak 22, zapatua
10:30. Bilboko Arkeologi Museoan Iñaki Garcia Caminok eta Jesus Muniz Petralandak egingo dituzte gida lanak. Elizbarrutiko Museoa ere bisitatuko da, bi museoetan gordetako ondarea ezagutzeko. Gehienez ere 33 pertsonarentzako egongo da lekua. - Urriak 29, zapatua
10:30. Galdakaoko Udaletxean hasita, ibilbidea egingo da oinez Plazakoetxe eta Zuatzutik, Maria Jesus Pacho eta Ainara Martinez Matiaren eskutik. Gehienez 33 pertsonarentzako lekua dago.
- Urriak 15, zapatua
Ekintza guztiak doakoak izango dira baina gonbidapena eskatu behar da aldez aurretik. Pasa den barikuan, irailak 30, hasi ziren banatzen.
Torrezabal Kultur Etxean antolatuko diren hitzaldietarako sarrerak:
– Bertako makinetan
– Bertako leihatilan
– Webgunean
Urrian zehar antolatuko diren bisitetarako sarrerak:
– Helbidea: mlezameta@galdakao.eus
– Telefonoa: 944 010 528