Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko prozesua martxan da

Argazkia: Ander Elordui.

Aurten ere herritarrek aukeratuko dituzte Santakurtzetako kontzertuak, eta hautaketa prozesuak bi fase nagusi izango ditu. Lehenengoa abian da eta Galdakaoko Jai Batzordeak martxoaren 16ra bitarte jasoko ditu proposamenak.

Santakurtzetako kontzertuak aukeratzeko prozesua martxan da jada. Iraileko 11n, 12an, 18an eta 19an izango dira, Ardantza parkean, eta aurten ere, taldeak herritarren parte-hartze prozesuaren bidez aukeratuko dira.

Aurten, gainera, egokitzapenak egin dituzte prozeduran, «epeak laburtu eta eraginkortasuna hobetzeko asmoz». Horretarako, proposamenak Jai Batzordeak jasoko ditu eta Udaleko Kultur arloak osatuko ditu.

Aldaketa horrek bozketara eramango diren taldeak anitzagoak izateko aukera emango du, herritarrek aukeratzeko aukera «zabala eta orekatua» izan dezaten. Halaber, kontzertuak erabakitzeko fasea aldaketarik gabe mantenduko da.

Prozesua bi fase nagusitan izango da aurten, aurreko urteetako lau faseekin alderatuta. Lehenengoan proposamenak jasoko dira, azterketa teknikoa egingo da eta aukerak definituko dira. Ondoren, Santakurtzetako kontzertuetako taldeak aukeratzeko fasea irekiko da.

Hurrengoak dira Santakurtzetako kontzertuak hautatzeko bi fase nagusiak:

Lehenengo fasea (otsailak 23-martxoak 16)
Jai Batzordeak proposamenak jasoko ditu. Elkarte edo kuadrilla bakoitzak gehienez bost musika talde edo artista proposatu ahalko ditu, honako irizpide hauei jarraituz:

  • Aurrekontu osoa 80.000 eurokoa da (BEZa barne); 50.000 euro baino gehiagoko kostua duten taldeak automatikoki geratuko dira kanpoan
  • Emakumeen presentzia esanguratsua bermatu beharko da, gutxienez bi kontzertutan
  • Euskarak presentzia nabaria izan behar du, gutxienez bi kontzertutan
  • Musika estiloak anitzak izan behar dira
  • Mezu edo jarrera diskriminatzaileak ez dira onartuko
  • Aurreko hiru urteetan Santakurtzetan kontzerturik eman ez duten taldeak bakarrik onartuko dira

Proposamenak jasota, Kultura arloak osatu, berrikusi eta lau kontzertuko hainbat konbinazio prestatuko ditu, ezarritako irizpideak betetzen direla bermatuz. Aukerak martxoaren 16an aurkeztuko dizkio Jai Batzordeari.

Bigarren fasea (martxoak 20 – 30)
Lau kontzertuetatik bat Jai Batzordean bozkatu eta erabakiko da, asanbladan, elkarte edo kuadrilla bakoitzak boto bat emanez. Gainerako hiru kontzertuak 16 urtetik gorako galdakoztarren bozken bidez erabakiko dira. Bozketa Udalaren parte hartze plataformaren bidez egingo da, eta ohiko tokietan hautestontziak ere jarriko dira. Emaitzen berri emango da publikoki, zenbaketa osoa egin ondoren.

situs togel

situs toto