Azaroaren 21ean Sheila Blanco artistak ‘Cantando a los poetas del 27’ ikuskizuna eskainiko du Torrezabal Kultur Etxean. Mairi Emakume Feminista Batzak antolatu du saioa eta 27ko belaunaldiko emakume poetarik handienen poemak kantuetan bihurtuko ditu artistak.
Sheila Blanco pianista, konpositore eta abeslariak ‘Cantando a los poetas del 27’ ikuskizuna eskainiko du Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean.
Saioa Mairi Emakume Feminista Batzak antolatu du azaroaren 21rako eta pianista, konpositore eta abeslariak 27ko belaunaldiko emakume poetarik handienen poemak kantuetan bihurtuko ditu.
Pianoaren laguntzaz bakarrik, Carmen Conde, Ernestina de Champourcin, Concha Méndez, Elisabeth Mulder, Margarita Ferreras, Josefina Romo Arregui eta Dolores Catarinéu poetaren bertsoak interpretatuko ditu, «maitasuna, mina, erbestea edo edertasuna bezalako gai unibertsalak emozioz jantziz».
Saioa 19:00etan izango da eta sarrera doakoa da, aforoa bete arte.





