Txupinazoa udaletxetik bizitzeko aukera izango dute aurten ere hamar galdakoztarrek

Argazkia: Peio Zamalloa

Santakurtzetako txupinazoa udaletxe barrutik bizitzeko aukera izango dute hamar herritarrek aurten ere. Izena ematen dutenen artean bost pertsona hautatuko dira zozketa bitartez eta hauek beste lagun batekin joateko aukera izango dute.

Barikuan, irailak 12, hasiko dira aurtengo Santakurtzak eta aurten Zizpa kuadrillako Garbiñe Sagarduy izango da txupina pizteko arduraduna. Horren aurretik, Ibon Lopez de Letona saskibaloi entrenatzaileak pregoia eskainiko du.

Aurten ere une hau udaletxe barrutik bizitzeko aukera izango dute hamar herritarrek. Zehazki, izena ematen dutenen artean bost pertsona hautatuko dira zozketa bitartez eta hauek beste lagun batekin joateko aukera izango dute.

Izena emateko epea zabalik dago irailaren 10era bitarte eta txupinazoa@galdakao.eus helbidera idatzi behar da, ondorengo datuak adieraziz: izen abizenak, NAN zenbakia eta telefonoa.

«Santakurtzetako hasiera barrutik bizitzeko aukera berezia da, jaietako protagonistak, teknikariak, antolaketa eta ordezkari instituzionalak bertatik bertara ezagutzeko aukera baita», adierazi dute Udaletik.