Kirol-argazkigintza tailerra eskainiko du Unai Moran adituak Galdakaon. Saioak otsailaren 27 eta 28an izango dira, eta izena emateko epea zabalik dago.
Galdakaoko Udalak, Click eta Click elkarteak eta La Kubierta Galdakao Patinaje Kirol Elkarteak argazkigintza tailerra antolatu dute otsailareko.
Unai Moran adituak eskainiko ditu saioak, eta otsailaren 27 eta 28an izango dira, 18:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren.
Tailerrean izena emateko epea zabalik dago, eta clicketaclick@gmail.com helbidera idatziz egin daiteke.




