Bihar, otsailak 14, Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko VII. Duatloia izango da eta horrek N-240 errepidea ixtera behartuko Gorosibaitik Urgoitiraino 16:40etik 17:20eara. Usansoloko irteerak eta sarbideak itxita egongo dira tarte horretan.
Amorebieta-Etxanoko Taldekako Erlojupeko Duatloiaren zazpigarren edizioa bihar, otsailak 14, izango da, eta txapelketaren ondorioz N-240 errepidea itxi beharko dute Gorosibaitik Urgoitiraino arratsaldeko tarte batean.
Zehazki, 16:40etik 17:20eara itxiko dute zati hori eta horrenbestez, Usansoloko irteerak eta sarbideak itxita egongo dira tarte horretan.
«Ertzaintzaren presentzia egongo da antolaketa eta segurtasuna bermatzeko; beraz, haien jarraibideak errespetatzea gomendatzen da. Barkamena eskatzen dugu honek sor ditzakeen eragozpenengatik», adierazi dute Usansoloko Udaletik.




