Aragoiko Teknikako III. Irekia antolatu zen martxoaren 22an Zaragozan, eta bertan bost domina lortu zituen Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak. Irabazleen zerrenda batu dugu albiste honetan.
Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak Aragoiko Teknikako III. Irekian parte hartu zuen. Txapelketa martxoaren 22an antolatu zen, Zaragozan, eta ehunka kirolari batu ziren bertan.
Talde galdakoztarreko kideek emaitza ezinhobeak lortu zituzten txapelketan, bost dominekin: urrezko hiru, zilarrezko bat eta brontzezko bat. Hau da irabazleen zerrenda:
Urrezko dominak
Oier Palma (binakako kategoria)
Nahia Gonzalez (binakako kategoria)
Lander Hernandez, Peio Fernandez eta Iker Gonzalez
Zilarrezko domina
Oier Palma
Brontzezko domina
Laia Hernandez, Lucia Da Silva eta Enara de Santiago




