Usansoloko Binakako Duatloia atzeratzera behartuta dago U113 taldea

Argazkia: BINKE Peio Zamalloa

U113 talde usansolotarrak bere sare sozialen bidez eman du berri txarra: Binakako Duatloiaren data atzeratu egin dute, antolakuntzarekin zerikusirik ez daukan arrazoiagatik. Hemen batu dugu zergatia, eta taldetik BINKEri emandako azalpen gehigarria.

Martxoaren 22an zen antolatzekoa U113 Triatloi Talde usansolotarra bere Binakako Duatloiaren hirugarren edizioa, baina eguazten honetan jakinarazi dute hitzordua atzeratu egin beharko dutela Usansolon.

Taldeak oraindik ez du data berria zein izango den jakinarazi, baina bere sare sozialetan argitu du «Trafiko Sailaren akats baten ondorioz» atzeratu behar izan dutela, «eta antolakuntzatik kanpoko arrazoiengatik».

U113 talde antolatzailearekin hitz egin du BINKEk, eta azalpen gehiago eman dizkio hedabide honi, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Sailak «hasieran baiezkoa» eman zuela azalduz. Sail honek, besteak beste, errepideetan antolatzen diren kirol-probak koordinatu egiten ditu, elkar zapaldu ez daitezen, baina «baiezkoa emon ostean, antza, ahaztu egin eben Usansoloko Binakako Duatloiaren data gordetzea», gaineratu dio antolakuntzako kide batek BINKEri.

Izen-ematea zabalik izan dute antolatzaileek, martxoaren 16ra bitarte, baina parte hartzeko aukera behin-behinean itxi eta izena eman dutenei dirua itzuli zaiela argitu dio U113 taldeak komunikabide honi.

«Sortu daitezkeen eragozpenengatik barkamena» ere eskatu du triatloi taldeak, eta data berria «ahalik eta lasterren» adieraziko duela.

BINKEk hala batu zuen bezala, eta data aldaketarekin asmoek berdintsu jarraituko dutelakoan, lasterketa 11:00etan hasiko da eta parte-hartzaileek bost kilometro egingo dituzte korrika, beste 20 bizikletaz eta azkenik 2,5 kilometro korrika berriz.

situs togel

situs toto