Mugarriz Mugarri martxaren hamaikagarren edizioa antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak maiatzaren 23an. Bi urterik behin antolatzen den martxak bi ibilbide izango ditu, 50 kilometrokoa eta 20 kilometrokoa.
Maiatzaren 23an Mugarriz Mugarri martxaren hamaikagarren edizioa egingo da, Ganguren Mendi Taldearen eskutik. Bi urtean behin antolatu ohi da mendi martxa hau eta bi ibilbide izango ditu, 50 kilometrokoa eta 20 kilometrokoa.
Bi ibilbideen irteera zein helmuga leku berdinean izango da. Irteera Galdakaoko Ganguren Mendi Taldearen egoitzatik —Gipuzkoa kalea 11— izango da eta helmuga Galdakaoko frontoian, Kurtzeko plazan.
Antolakuntzak oso ondo markatuta dauzka ibilbideak eta zaila da galtzea; hala ere, ibilbidean zehar hainbat kontrol puntu egongo dira ibilbidean zehar segurtasun maila hoberena bermatzeko:
- Ganguren Mendi Taldearen egoitza soziala (irteera eta dortsalak)
- San Segismundo (dortsalen kontrola eta janaria)
- Ereño (dortsalen kontrola eta janaria)
- Kortederra (dortsalen kontrola eta janaria)
- Artola (dortsalen kontrola eta janaria)
- Vivero (dortsalen kontrola eta janaria)
- Jugo (dortsalen kontrola eta janaria)
- Galdakao, egoitza soziala (Dortsalen kontrola, janaria eta dutxak frontoian)
Martxarako izen-ematea zabalik dago eta Gangurenen webgunearen bitartez egin daiteke.




