Zapatu honetako Hego Uribeko futbol txapelketa Santa Barbaran ospatuko da
Kirola
BINKE / 2022ko ekaina
Zapatu honetako Hego Uribeko futbol txapelketa Santa Barbaran ospatuko da
TESTUA: Naia Bergaretxe Sarria
ARGAZKIA: C.D. Galdakao
Hego Uribeko futbol txapelketaren XII. edizioa ospatuko da Galdakaoko Santa Barbara zelaian zapatu honetan, ekainaren 11n. Hemen partiden antolaketa eta gainerako egitaraua!
Hego Uribeko herrien arteko XII. futbol txapelketa antolatuko da Galdakaon, Santa Barbara futbol zelaian hain zuzen ere, eta zapatu honetan ospatuko da, ekainaren 11n.
Aurtengo edizioan, Hego Uribe eskualdeko hiru udalerrietako selekzioek hartuko dute parte: Galdakaokoa, Arrigorriagakoa eta Basaurikoa. Etxebarriko selekzioak gutxienezko jokalari kopurua ez izateagatik egin omen du uko azken momentuan. Hiru talde izanda txapelketan, triangularrean jokatuko da XII. edizioa.
Selekzio bakoitzak 18 jokalari deitu ditzake eta nahi beste aldaketa egin ahalko dituzte; 45 minutuko partidak jokatuko dira —atsedenaldirik gabe—, eta gol gehien sartzen dituen taldeak irabaziko du lehiaketa. Berdinketa egotekotan penaltietan ondorioztatuko da lehiaketaren emaitza.
Ondokoa izango da zapatuko egitaraua:
9:00. Taldeen iritsiera
9:45. Taldeen aurkezpenak
10:00. Basauri – Arrigorriaga partida
11:00. Arrigorriaga – Galdakao partida
12:00. Iñaki Ibarretxeri omenaldia
12:30. Galdakao – Basauri partida
13:15. Sari banaketa
Ostean, luntxa jokalarientzako eta hiru udalerrietako ordezkarientzako.
Sarrera borondatezkoa izango da eta lortzen den dirua Momoak talde
feministarentzako izango da.