Europa esploratzen: Europako Parlamentuaren funtzionamendua ezagutzea Pernando Barrena eurodiputatuaren eskutik.
Galdakaoko Elexalde BHIko 23 ikaslek eta 3 irakaslek, Pernando Barrena eurodiputatuaren gonbidapenari esker, Bruselaseko Europako Parlamentua ezagutu eta nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan genuen 2024ko abenduaren 2tik 5era.
Ikasleek, ahozkotasuna ingelesez ikasgaian, Bruselarako bidaia antolatzeaz gain (hiri honetako kultura ezagutu ahal izateko), Pernando Barrenari buruzko informazioa ikertu eta berarentzat galdera batzuk prestatu zituzten. Behin han, Ikasleek sakondu ahal izan zuten Europako Parlamentuaren historian, bertan egiten duten lanean eta gaur egungo erronkei erantzuteko diputatuek egiten duten lanean.
Bidaia astelehenean hasi eta ostegunean amaitu zen. Egun horietan Bruselako hainbat leku bisitatu genituen. Lehenengo egunean, Bruselako Gabonetako merkatu koloretsuak bisitatu genituen, ohiko goffreak jan genituen eta Belgikako kaleen inguruko giro beroaz eta Plaza Nagusiko argiztapen eta musikaz gozatu genuen.
Bigarren egunean Bruselako leku berezienak bisitatu genituen: Grand Place, Manneken Pis, Atonium, St Michele eta St Gudula Cathedral. Asko gozatu genuen eta Bruselako kulturaz jabetu ginen.
Hirugarren egunean Europako Parlamentua bisitatu genuen. Bisita horretan, ikasleek Europako politika eta egoitza nagusiari buruz zenbait alderdi ezagutu ahal izan zuten; Europako Parlamentua nola sortu zen, eurodiputatuak nola banatzen diren, nolako lana egiten duten han, eta nolako garrantzia duen beren lanak Europar Batasuneko herritarrontzat.
Parlamentariumera egindako bisita interesgarria izan zen. Bertan, ikasleek multimedia pantaila interaktiboen bidez Europako Parlamentua deskubritu zuten; nola funtzionatzen zuen ere ikasi zuten, haren garrantzia eta Europako eguneroko bizitzan duen eragina. Ikasleek denboran zehar ere bidaiatu zuten eta munduko gertakaririk erabakigarrienetan murgildu ziren.
Gero, Pernando Barrenak harrera egin zigun. Euskal interesak defendatzeko beste alderdi politiko batzuetako beste kide batzuekin hitz egitearen garrantziaz ohartarazi zituen ikasleak. Era berean, beren proposamenak aurrera eramatea zailtzen zuen muturreko indarra nabarmendu zuen. Europako huteskundeetan parte-hartzea oso txikia izan zela ere esan zuen, herritarrek Europa oso urrun ikusten dutelako. Gainera, Europako Parlamentuaren lana eta Ursula Von der Leyer buru duen Batzordearen garrantzia azaldu zigun, Europako Parlamentuan lege-proiektu bat eztabaidatu ahal izateko. Ikasleek galdera batzuk prestatu zituzten eta berak guztiei erantzun zien.
Esperientzia eta ikaskuntza emankorra, bakarra, apartekoa eta hezitzailea izan zen gure ikasleentzat, familiekin eta eskolako gainerako ikasleekin partekatu ahal izateko. Europako Parlamentura egindako bisita horrek erakunde horrek gure ikasle guztien bizitzan, Europar Batasuneko herritar aktibo gisa, duen garrantziaz kontzientzia eta ulermen handiagoa izaten lagunduko du.