BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

      2025-05-13
      0
    • Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute zapaturako

      2025-05-13
      0
    • Arrigorriagatik martxa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Etxera Egunean

      2025-05-13
      0
    • Gure Eskuk bertan behera utzi du Galdakaon antolatutako hitzaldia

      2025-05-13
      0
    • Galdakao Futbol Taldeko gazteek Jubenilen Ohorezko Mailara igoera lortu dute

      2025-05-13
      0
    • Aurtengo Santakurtzak iragartzeko kartel lehiaketa martxan da

      2025-05-12
      0
    • Euskal Herriko Alboka Eguna Galdakaon ospatuko da, zapatuan

      2025-05-12
      0
    • ARGAZKIAK | Dantza izan zen nagusi Usansoloko jaietako domeka goizean

      2025-05-12
      0
    • ARGAZKIAK | Ehunka lagun batu zituen Galdakaoko Gazte Egunaren paella txapelketak

      2025-05-11
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Kabitik
Hasiera›Kabitik›Estoniako hezkuntza sistema ikusten ikasi

Estoniako hezkuntza sistema ikusten ikasi

Elexalde
2025-01-08
177
0

TESTUA ETA ARGAZKIAK: Elexalde BHI

Gemma Gutierrez Elexalde BHIko Erasmus+ proiektuaren koordinatzaileak eta Edurne Ruiz ingeleseko irakasleak job shadowing batean parte hartu zuten Viimsi Upper High School-en, Tallinn-etik (Estonia) 10 km-ra, gure Erasmus Ka120 akreditazio-proiektuaren esparruan.

Estoniako hezkuntza-sistematik ikasi genuen lehenengo gauza eskolek eta irakasleek daukaten autonomia da. Eskolek eta irakasleek askatasuna eta autonomia dute nola irakatsi nahi duten aukeratzeko. Hezkuntza-erakundeek ikasketa-planak eratu eta alda ditzakete, eskolako zuzendariaren gaitasunetan oinarrituta. Irakasleek egokitzat jotzen dituzten irakaskuntza-metodoak aukeratzeko askatasuna dute, baita ikasgelan praktika berritzaileak ezartzeko ere, pentsamendu kritikoa eta ikaskuntza esanguratsua sustatzeko asmoz. Zuzendaritza-taldeak irakasleak kontratatu, kaleratu, aurrekontua kudeatu eta irakasleen prestakuntza-beharrak antolatu eta ebaluatu ditzake.

Estoniak ikasketa-plan malguagoa abiatu du, ikasle bakoitzaren ikaskuntza-interes eta -beharretara hobeto egokitzen dena. Ikasleek malgutasun handiagoa dute beren ikaskuntza-bideak hautatzeko. Estoniako ikasketa-plana ikaskuntzarako, bizitzarako eta etorkizuneko lanerako beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta ezaugarri pertsonalak garatzeko diseinatuta dago.

Esan dugun bezala, Estoniako ikasketa-plana gaitasun eta ezaugarri pertsonalak garatzera bideratua dago, hala nola heldutasun soziala eta emozionala, autoerregulazio-gaitasuna, gaitasun fisikoa, gaitasun digitala eta ikasleei azkar aldatzen den mundu bati aurre egiten irakastera.

Estoniara egin genuen bisitan atentzioa eman zigun haurrak txikitatik eskolara bakarrik joaten zirela ikustea. Autonomoagoak izaten ikasten dute. Beren erantzukizuna hobetzen dute eta toki guztietara garaiz iristen ikasten dute. Horrela, haur horiek nerabe bihurtzen direnean, eta hori da Viinsi eskolan ikusi duguna, oso independenteak eta autonomoak dira, irakasleek ez dute haien atzetik ibili beharetengabe beren zereginak egin ditzaten. Badakite zer egin behar duten, eta egiten ez badute, ondorioak badakizkite.

Viimsiko institutuak, zeinetan job shadowing-a egin genuen, 8 urte ditu, baina lehen egunean bezain garbi dago. Ez da pinturarik ikusten, ikasleen mahaiak garbi daude. Institutua ere lasaia da. Kontuan izan behar da jolasaldian ikasleak barruan geratzen direla, hotz handia egiten duelako. Eta ez dago zarata handirik, mahai-jolasetan aritzen dira, liburutegian irakurtzen dute, jangelara joaten dira, baina ia ez dute zaratarik egiten.

Estoniako ikasleek Unibertsitatera Sartzeko Azterketa edo Azterketa Nazionala ere badute, goi-mailako hezkuntzaren amaieran egiten dutena. Estoniera, Matematika eta Ingeleseko edo atzerriko beste hizkuntza bateko azterketa bat gainditu behar dute (Ingelesaren kasuan, Cambridgeko azterketetan B2 maila badute, ez dute azterketa nazionalean Ingelesa egin behar), baina azterketa nazional hori notaren % 20 baino ez da. Gainerao, % 80a goi-mailako bigarren hezkuntzako hiru ikasturteetan egindako ikerketa-lana da. Ikastetxe batzuek heldutasun-azterketa bat dute, Viimsi Upper Secondary School-en gertatzen den bezala. Azkenik, Viimsi institutuak maturity exam heldutasun-saria ere badauka, hau da, ikasleentzat interesgarriak diren gaiak kontuan izanda kanpoko hizlarien hitzaldietara joatea,institutuan hiru urtez ikasi dutenari buruz azterketa egitea, familiar baten edo beren lanpostu bereko beste pertsona baten job shadowing-a, eta, azkenik, institutua utzi aurretik ahozko azterketa bat egiten dute gaitasun bat edo bestea nola garatu duten azaltzeko.

2024ko urriaren 28tik 31ra bisitatu genuen Viimsi Upper Secondary School, eta ikasgai jakin batzuk batzuk ikuskatu genituen, hala nola Ingelesa, Zientziak, Gaztelania, Musika eta Plastika. Gainera, irakasleekin, ikasketaburuarekin, proiektu-zuzendariarekin eta ikasleekin hitz egin dugu beren eskola-esperientziari buruz. Hari buruz asko ikasi genuela ondoriozta dezakegu. Viimsi eskolaren funtzionamendua, ikuspegia, balioak eta ikasleen ibilbidea zehatz-mehatz azalduko ditugu.

Viimsi Goi Mailako Bigarren Eskolaren helburua ikasleen garapenean laguntzea da. Beraz, lidergo- eta ikaskuntza-jarduerak ikasleen beharretan eta aurretiko trebetasun eta ezagutzetan oinarritzen dira.

Viimsi eskolak bere ikasle-profila sortu du, bost trebetasunetan oinarrituta (XXI. mendeko trebetasunak): pentsamendu kritikoa eta arazoak konpontzea, komunikazioa, autozuzendaritza, lankidetza, sormena eta espiritu ekintzailea

Curriculum nazionalean deskribatutako gaitasunak, ikastaroen ikaskuntzaren emaitzak eta curriculumetik kanpoko jarduerak lehen aipatutako trebetasunak bilatuz garatzen dira.

Eskolaren balioak presentzia, lankidetza, besteekiko irekiera, elkarrekiko errespetua eta etengabeko garapena dira. Ekimen sortzaileak, esanguratsuak eta ondo pentsatutakoak baloratzen dituzte.

Eskolaren helburua da ikasleen ikaskuntza eta ongizatea eragitea, irakasleak inspiratzea, ikasle-kontseilu aktiboa izatea, ikasketa-antolaketa malgua izatea, ikasleen zein irakasleen tutoretza, ikasteko modu desberdinak aintzat hartzea, eskola-tradizioak, elkarrekiko balioak, beste eskola batzuekin lankidetza eta kooperazioa.

Laburbilduz, job shadowinga egitea esperientzia oso aberasgarria izan da, eta uste dugu gure hezkuntza-sistemak badaukala zer ikasi Estoniakoarenetik.

Gure web orrialdean proiektuaren berri izan dezakezue www. erasmuselexalde.com

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Helduen Heziketarako Ikastetxe Publikoak matrikulazio kanpaina berria ...

Hurrengo albistea

Bertoko produktuen azoka bueltan da Galdakaon, Gabonetako ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Kabitik

    Auto elektrikoen lasterketa Galdakaon

    2023-11-20
    Andra Mari
  • AktualitateaKabitik

    Hezkuntza komunitatearen berriak jasotzeko Kabitik atal parte-hartzailea sortu du Binkek

    2023-02-13
    Binke
  • Kabitik

    Bengoetxe BHI eta Elexalde BHI-ko ikasleak bisitan LH Andra Mari-n

    2023-03-29
    Andra Mari
  • Kabitik

    Gandasegi eskolak emakumeen eguna ospatu zuen

    2023-03-12
    Gandasegi
  • Kabitik

    Udabarriagaz batera, ereindakoaren fruituak jasotzen dabiltza Elexalde BHI-n

    2024-05-30
    Elexalde
  • Kabitik

    Lanen ostean, jatetxea berriz irekiko dute Ostalaritza Eskolan

    2023-02-13
    Ostalaritza

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

Bigarrenez hartuko du Ibilaldia jaia Galdakaok. Lehenengo edizioa 2009ko maiatzaren 31n antolatu zuen Eguzkibegi Ikastolak...
  • Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute zapaturako

    Galdakao
    2025-05-13
  • Arrigorriagatik martxa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Etxera Egunean

    Galdakao
    2025-05-13
  • Gure Eskuk bertan behera utzi du Galdakaon antolatutako hitzaldia

    Galdakao
    2025-05-13
  • Galdakao Futbol Taldeko gazteek Jubenilen Ohorezko Mailara igoera lortu dute

    Galdakao
    2025-05-13

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...