
Adinekoei zuzendutako bost ekintza antolatuko ditu Galdakaoko Udalak martxoan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Guía Repsol
Galdakaoko Udalak adinekoei zuzendutako bost ekintza antolatuko ditu martxoan. Hitzordu guztietan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea eta hemen batu dugu horretarako jakin beharrekoa.
Zahartze aktibo eta osasungarriago bat sustatzeko helburuz, herriko adinekoei zuzendutako ekintzak antolatzen ditu Galdakaoko Udalak urtean zehar. Hilabete honetarako zehazki, bost prestatu ditu:
- Martxoaren 12tik: ‘Erorketen prebentzioa’ tailerra. Lau saio izango dira Izarran hasita, 16:00etatik 17:00etara. Izena emateko epea zabalik dago, eta gehienez 15 pertsona onartuko dira talde bakoitzean.
- Martxoak 25, martitzena: Bisita kulturala Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregira. Txangoa bi taldetan egingo da, euskaraz eta gaztelaniaz, eta gehienez 25 lagun joango dira talde bakoitzeko. Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea martxoaren 10etik aurrera.
- Martxoaren 25etik 30era: Toledo-Orgaz-El Toboso bidaia, Puy du Fou parke tematikoan dagoen ‘El sueño de Toledo’ ikuskizunera bisita barne. Prezioa 573 eurokoa da eta interesdunek martxoaren 14tik aurrera eman beharko dute izena.
- Martxoak 26, eguaztena: ‘Azken zainketak eta heriotza’ hitzaldia Gandasegin 17:30ean. Izena emateko epea zabalik dago.
- Martxoak 27, eguena: Plentzia-Barrika ibilaldia. Izena ematea beharrezkoa da eta martxoaren 17tik aurrera egin ahal izango da. Gehienez 30 lagunek egin ahal izango dute ibilbidea.
Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.