Adiskide Pilota Txapelketa gaur hasiko da, bi partidarekin

Argazkia: Peio Zamalloa.

Kurtzea frontoian giroa sustatzeko helburuz, nagusientzako txapelketa berezia antolatuko du Adiskide Pilota Elkarteak apiriletik ekainera bitarte. Gaur hasiko da txapelketa, eta hemen batu ditugu lehiatuko diren bi partiden xehetasunak.

Pilota sustatzeko ekimen berri bat jarri du martxan Adiskide Pilota Elkarte galdakoztarrak. Zehazki, nagusientzako pilota txapelketa antolatu du apiriletik ekainera bitarte, «Kurtzeko frontoia barikuro giro alaiarekin betetzeko helburuz».

Nagusien maila ezberdinetako partidak lehiatuko dira txapelketa horretan, eta aspaldian pilotan aritu gabe ibili direnek ere txapelketan parte hartzeko asmoa izan du Adiskidek, pilota goxoarekin jokatuko baitira partidak.

Gaur bertan hasiko da txapelketa Kurtzeko frontoian, 19:00etan, eta partida bi hartuko ditu pilotalekuak.

Batetik, G. Agirre eta Briongos bikotea Ulibarri eta Tejeraren kontra arituko dira. Bestetik, Atutxak eta Canchok Artaraz eta Ajuriaren kontra jokatuko dute.

Adiskide Pilota Elkartetik herritarrak animatu dituzte frontoia bete eta pilotaz gozatzera.

situs togel

situs toto