BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

      2022-07-29
      0
    • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

      2022-07-26
      0
    • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

      2022-07-23
      0
    • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

      2022-07-21
      0
    • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

      2022-07-20
      0
    • Uretako puzgarriak jarriko dituzte Elexaldeko igerilekuetan

      2022-07-20
      0
    • Txus Martin, orain bai, erabateko askatasunean da zigor osoa beteta

      2022-07-20
      0
    • Kale mozketak eta trafiko desbideratzeak ekarriko dituzte Aperribaiko igogailu berriaren lanek

      2022-07-18
      0
    • Ganguren tabernako dardo taldea Bizkaiko txapeldun izan da bere kategorian

      2022-07-16
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
  • Elkarrizketak
    • Maiteder Lertxundi: «Musikoterapiak ikasketa oso sakonak ditu»

      2022-07-25
      0
    • Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

      2022-07-18
      0
    • Galdakao Atletismo Taldeko kideak: «Atletismoak ez du hainbeste ikusgarritasunik»

      2022-07-18
      0
    • Gaizka Carregal: «Txapel hau ez da nire lorpenik handiena izan, bai ordea ...

      2022-06-22
      0
    • Paola de la Cruz: «Nire bizitzako kirola aurkitu dut pandemiari esker»

      2022-06-20
      0
    • Eli Maruri: «Gure ikasleak handitu egin dira eta gure eskola ere handituko ...

      2022-06-20
      0
    • Ricardo Asua: «Obsesino larregi dago Michelin, Repsol eta antzeko sariak lortzean»

      2022-06-17
      0
    • Unai Landajuela: «Inoiz ez naz damutuko orain 25 urte Oinarin Dantza Taldea ...

      2022-05-23
      0
    • Unax Arnaiz: «Denak egiten du aurrera, zergatik musikak ez?»

      2022-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorroak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Galdakaoko ondarea ez dago gure esku», Aitor Montes

      2022-06-20
      0
    • «Liburutegi zerbitzu duina eskatzen diogu Udalari», Usansoloko ikasle taldea

      2022-05-30
      0
    • «Atzoko eta gaurko faxismoaren aurrean, Antolakuntza Komunista hedatu!», Ainhoa Jugo

      2022-05-19
      0
    • «Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen», Peio Artola

      2022-04-22
      0
    • «Zur eta lur geratu gara», Jon Kresporen senideak

      2022-03-07
      0
    • «Norberaren gaitasunetan sinestea da abiapuntua», Ane Legarreta

      2022-03-07
      1
    • «Nire familiak egunero bizi du gerra», Andrii Kovalchuk

      2022-03-06
      2
    • «Agur eta ohore, Iñaki», Kepa Urrutikoetxea

      2022-02-22
      1
    • «Arkitektura gerturatzen», Peio Urrutikoetxea

      2022-02-21
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Indarra 8 iruditan

      2022-07-25
      0
    • Bitcoina, mundu ezezagun batean barna

      2022-07-18
      0
    • Sri Lanka, Georgia, Ginea eta Argentinako taldeak Folklore Bizian jaialdian

      2022-07-14
      0
    • Iguana & Los Jumiles, ibilbide labur bezain oneko musika taldea

      2022-07-10
      0
    • Zaintza 8 iruditan

      2022-06-27
      0
    • Kaiola, ohiko jaialdietatik urrun

      2022-06-20
      0
    • ARGAZKIAK | Galdakaok irabazi zuen Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketa

      2022-06-13
      0
    • ARGAZKIAK | Mozoilo Eguna arrakastaz antolatu dute Galdakaoko 13 elkartek

      2022-06-06
      0
    • ARGAZKIAK | Oinarinek zapatuan ospatutako urteurrena 56 iruditan

      2022-05-23
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Ikasleak estutzen dituen etorkizuna

Ikasleak estutzen dituen etorkizuna

Binke
2019-06-21
35
0

Ikasturte amaiera
BINKE / 2019ko ekaina

Ikasleak estutzen dituen etorkizuna

TESTUAK: Ixone Muñiz Arana
ARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria

Uda usaina darie gure ikastetxeetako korridoreei. Hala ere, ikasturte hau amaitzeak etapa berri baten hasiera ekarriko die ikasle askori, eta horrekin batera, erabakiak hartu beharra,, zalantzak, beldurrak… Baina, zelan egin aurre egoera honi? Prest ikusten al dute euren burua ikasleek?

Ikasketetan murgiltzen garen momentutik hasten gara norbere bidea eraikitzen, inkontzienteki bada ere, artezean pausotxoak emanez. Txikitan konturatu gabe egiten duguna, ordea, ekintza kontziente bilakatzen da urteen poderioz, eta hasierako bide zuzen hori norabide bikoitz, hirukoitz edo auskalo zenbat noranzko posibleko bide bihurtzen da. Horietako zein hartu behar dugu, baina, desio dugun etorkizuna izateko? Zein gure ametsetako lanbidea lortzeko? Orduantxe da, beraz, bidegurutzeren aurrean patxadaz jarri, eta nondik jo nahi dugun erabakitzeko unea.

Sasoi horretan daude —edo egon berri dira—, hain justu, gure hurrengo protagonistak. Aurten amaitu dute Olatz Isasik, Aitor Garridok eta Ihart Gorostiolak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren maila, eta orain, hurrengo pausoa eman behar izan dute: Batxilergoa edo ziklo bat egitea erabaki. Beste etapa batean aurkitu dituzte euren buruak, aldiz, Naia Campesino, Irati Dentxe eta Aitor Uribarri gazteek, Batxilergoko bigarren maila bukatu eta aurrerantzean zer egin nahi duten aukeratu behar izan baitute. Bestelakoa da Cindy Portoren kasua, bere ibilbidean emango zuen hurrengo pausua duela bi urte erabaki baitzuen, Andra Marin Lanbide Heziketako ziklo bat egiteko hautua egin zuenean. Gure zazpi protagonistek noranzko ezberdinak hartu dituzten arren, denek egin behar izan dute momenturen batean euren etorkizuna era batera edo bestera baldintzatuko duen aukeraketa bat. Zailagoa batzuentzat, errazagoa besteentzat, baina edonola ere, geroaldi baten bila egin beharreko aukeraketa bat.

Erabakitze fasea. Ikasturtea amaitu berri den momentu honetan, gazte hauek nahiko argi dute zein izango den euren hurrengo pausua, zein hurrengo urratsa. Hala ere, hautua egin duten arte, bide luzea ibili behar izan dute, eta ibilbide honetan zehar, ia kontaezinak iruditu zaizkie jendeak etapa hau amaitzean zer egin behar duten galdegin dizkieten aldiak: «DBHko laugarren mailatik galdetu digute honen inguruan, baina azken urte honetan, bigarren batxilergoan, hilabetean behin gutxienez!», dio Uribarrik. Horri gehitzen diote gehienek, gainera, egoera horren aurrean egotean inoiz presioa ere sentitu dutela erabaki bat hartu behar izanagatik, eta ondorioz, zalantzati ere ibili izan direla: «Nahiz eta hasieran argi izan zer ikasi nahi nuen, hainbat aldiz zalantzak izan ditut», aitortzen du Garridok. Iharten kasua oraindik muturragokoa da, izan ere, hainbestekoa izan da sentitu duen presioa, ezen bere erabakia egokia ez zela ere pentsatzera heldu den.

Ikasketen aukeraketa horretan nolabaiteko presioa sentitzea, ordea, ez da gauza bitxia, ez baita erabaki samurra hartu behar dena. Hala ere, oraindik aukeraketa konplexuagoa bihurtzen da hautua gugan pentsatu beharrean, beste batzuengan pentsatzen egiten badugu; gurasoengan, kasu. Izan ere, maiz entzuten da gurasoak izaten direla euren seme-alaben ikasketak erabakitzen dituztenak, eta horrek ikasleak berez duen presioa areagotzea dakar zenbait kasutan. Ez da hori baina, zazpi gazte hauen kasua, euretako bakoitza izan baita bere ikasketekin loturiko erabakien jabe: «Betidanik gustatu zaidana ikasiko dut, eta edozer aukeratuko banu ere, nire gurasoen babesa izango nuke», argitzen du Naiak.

Bidea erein behar. Badakigu aurrerantzean zer ikasi edo egingo dugun aukeratzea ez dela erraza, eta horrek aurretiaz ondo informaturik egotea eskatzen duela. Olatzek, esaterako, ibilbide honetan zehar nahi beste informazio izan duela dio, akademia, sare sozialak, familia edota irakasleak baliatu izan baititu ahalik eta informatuen egoteko. Gaur egun informazioa lortzeko hainbat errekurtso ditugun arren, ikastetxeak izaten dira ikasleek horretarako eskuren duten tresna, eta bidea ereiten hasteko baliabide. Elkarrizketatu gehienen ustez, euren institutuak zein ikastolak nahiko prestaturik daude ikasleen etorkizuna bideratzeko baina, halere, badago urrutiagora begiratu eta horrekin guztiz bat egiten ez duenik ere: «Ez dut uste etorkizunerako ondo prestatuta gaudenik, bizitzan oinarrizkoak diren hainbat balio ez baititugu ikastetxeetan lantzen», dio irmoki Iratik.

Oinarrizko jakintza edo balioen irakaspenetik haratago, eta ikasketen orientazioan zentratuz, Cindyk bere esperientzia bestelakoa izan dela dio. Izan ere, berak ez du uste Lanbide Heziketan sartu aurretik behar beste informazio jaso zuenik: «Hasieran zer egin nahi nuen erabakitzea kostatu zitzaidan, oso galduta nengoen», aitortzen du Portok. Adierazpen horiekin bat egiten du datorren ikasturtean Erdi-mailako ziklo bat egiteko asmoa duen Gorostiolak ere: «Batxilergoa egin nahi izatekotan, ikastetxeetan baduzu nahikoa informazio, baina Lanbide Heziketa egin nahi baduzu, ez hainbeste, bertan ezin baita egin».

Etorkizunerako bidea ereiteko, ordea, ez da nahikoa ondo informaturik egotearekin, ibilbide malkartsuegia ez izateko nahitaezkoa baita benetan nahi dugun norabidea hartu eta kementsu ekitea bidaiari. Horrek esan nahi du motibazioa funtsezko osagaia dela, eta bidea luzeegi egiten denean ere, helmuga gogoan izatean dagoela gakoa: «Inoiz pentsatu dut gehiago ezin nuela, eta ikasketekin amaitu nahi nuela, baina azkenean beti dago bultzatzen zaituen zerbait», adierazten du Campesinok. Ildo beretik egiten du Uribarrik ere, bere ustez ikasketak inoren gogoko ez diren arren, etorkizunean gustuko duen karrera egitea eta lanpostu ona izatea izan baitira urte hauetako bere motibazio.

Gizartearen begiradapean. Nahiko gaztetatik gure etorkizunak zein noranzko hartuko duen aukeratu behar izatea erraza balitz bezala, gizartean erroturik dauden uste eta pentsaerek are zailago egiten dute erabakia hartzea. Egun, iritzi orokor batetik begira, ez dago ondo ikusita ikasketak etetea, eta elkarrizketatuetako batzuei inoiz burutik pasa bazaie ere, gehienek argi dute hori ez dagoela euren planen artean: «Ez dut inolaz ere ikasketak uztea pentsatu; helburu bat dut eta horixe lortzera noa», baieztatzen du Dentxek. Gainera, Garridok, beste hainbestek bezala, ikasten jarraitzea du asmo, horrek onura asko dakartzala pentsatzen du eta. Dena den, nahiz eta gazte hauek nahiko argi duten hurrengo ikasturtean zer egingo duten, ez dizkiote ateak zarratzen euren etorkizun hurbiletik haratago etor daitekeenari: «Unibertsitatea amaitzean, Goi-mailako ziklo bat egitea pentsatuta daukat, eta etorkizunean, agian beste zerbait egin dezaket», uzten du airean Isasik.

Ikasketekin eta hauen modalitateekin loturik, bada oraindik —apurka-apurka aldatzen hasi den arren— gizartean bizirik darraien uste bat: Lanbide Heziketak Unibertsitateak baino prestigio gehiago duela, hain zuzen. Zazpi gazteek ere igarri dute ideia horrek gizartean baduela oihartzuna, baina ez dute baieztapen horrekin bat egiten: «Lehen ez zinen inor unibertsitateko titulurik gabe; egun, ordea, enpresek Lanbide Heziketako zikloren bat duten pertsona gehiago kontratatzen dituzte unibertsitate tituludunak baino», dio Cindyk. Horri gehitzen dio, gainera, bere ustez Lanbide Heziketako ziklo bat egiterakoan, esperientzia gehiago lortzen dela eta, hortaz, gomendatzen duela bide honetatik jotzea.

Cindy eta Ihart bezala, gero eta gehiago dira orain arteko pentsaerekin hautsi eta ziklo bat egiteko bidea hartzen dutenak, eta hala egiaztatzen dute beste gazteek ere: «Lanbide Heziketak egunean-egunean arrakasta handiagoa du, eta aukera ona denez, nire inguruan geroz eta gehiago dira bide hori hartzen dutenak», argitzen du Iratik. Aitor Uribarri ere iritzi berekoa da; izan ere, bere adineko askok uste dutenaren kontra, «Lanbide Heziketak etorkizunerako oso baliagarriak» direla dio, eta ikasketa horiek egiten dituztenek «azkarrago aurkitzen dutela lana». Beraz, eta Naiak dioenari helduz, nahiz eta orain gutxira arte gizarteak ibilbide «zuzena» Batxilergotik unibertsitatera salto egitea dela pentsa, «egun egoera asko aldatu da, eta ez dago hain txarto ikusirik». Gainera, garrantzitsuena «bakoitzak nahi duen bidea hartzea» dela ondorioztatzen dute elkarrizketatu guztiek.

Geroa: zoriaren aroa. Bakoitzak hartu duen bidea hartu duela ere, zazpikote honek ondo baino hobeto daki ikasketa prozesuan zehar erabakiak ez direla egun batetik bestera hartzen, eta aukera posibleei nahi beste buelta eman arren, litekeena dela oraindik milaka zalantza izatea. «Ez dakit ikasi nahi dudana zaila izango den eta nire buruak zenbateraino sufrituko ote duen», aitortzen du Olatzek. Gainera, Gorostiolak eta Garridok adierazten dutenarekin bat, ikasle gehienen ardura ere izaten da ea egindako hautua egokiena den, hau da, ea aukeratutako ziklo edo karrera gustukoa izango ote den, edo kontrara, behin hasita erdizka utzi beharko duten.

Zalantzekin batera datoz, halaber, beldur eta kezkak, aztia izan ezean, ezin baitakigu jakin etorkizunak zer duen guretzat prestaturik. Hala ere, ikasketez haratago, daukagunarekin pozik ez bizitzea da askoren ikara nagusia: «Nire etorkizunarekin zoriontsu ez izateak larritzen nau gehien», dio zintzotasunez Portok. Bestalde, egungo egoera ekonomikoak etorkizunean eurengan izan ditzakeen ondorioez ere beldur dira gazteak: «Gauzak dauden bezala ikusita, jubilatutakoan ia pentsiorik ez izateak arduratzen nau», hausnartzen du Uribarrik.

Dudak eta kezkak mila diren arren, gure protagonistak kikilduko dituenik ez dago, eurek argi baitute, kosta ala kosta, bakoitzak nahi duenaren alde egin behar duela beti. Horregatik oraindik euren egoerara heldu ez diren ikasleak benetan gustuko dutena egitera animatzen ditu Dentxek, «larritasun gehiegirik gabe, gaur egun pila bat aukera baitugu nahi duguna burutzeko». Campesinok ere ez du zalantza izpirik, eta haren ustez, amorerik ez ematean dago gakoa, nork bere ametsak jarraitu eta horiek lor ditzakeela pentsatzean, alegia. Bidegurutzearen aurrean jarri, sakon arnas hartu eta bideetakoren bati kementsu ekiteko ordua heldu da, hortaz. Eta, noski, unean unea biziz, saiatu bidaiaz gozatzen, asko baitu honek oraindik zuotako bakoitzari eskaintzeko.

Aurreko albistea

«San Juan suak»

Hurrengo albistea

«Ez gaituzte isilaraziko», Xabi Ealo

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Erreportajeak

    Mihi bako arrana, ugerrak jan

    2018-12-21
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera

    2022-02-17
    Binke
  • Erreportajeak

    Bitcoina, mundu ezezagun batean barna

    2022-07-18
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Galdakaok Mohamed El-bachirren heriotza argitzea eskatu du

    2022-01-27
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Korrika Txikiak 2.000 ikasle batu zituen Galdakaon

    2022-04-09
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Galdakaoko pentsiodunek 50 hilabete bete dituzte protestan

    2022-03-22
    Binke

AKTUALITATEA

  • Aktualitatea

    Bertan Behera kuadrilak gustura afaldu zuen Dog&Fox jatetxean

  • Aktualitatea

    Metroaren 5. linea egin ahal izatea Europako funtsek erabakiko dute; Aldundiak eta Jaurlaritzak bestela, ezin

  • Aktualitatea

    Bizkaiko uraren pribatizazioari buruzko dokumentala eskainiko da Torrezabalen

  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Usansoloko jaietako kuadrilak 11 iruditan

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santakurtzetako pregoilaria aukeratzeko bozketa bihar amaituko da, hilak 30

Uztailaren 22an iragarri zituzten Galdakaoko Udalak eta Jai Batzordeak aurtengo Santakurtzak, eta pandemiaren ostean bere ohiko...
  • Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko kanpaina jarri du abian Udalak

    Binke
    2022-07-26
  • Santakurtzetako kontzertu nagusi guztiak talde euskaldunenak izango dira

    Galdakao
    2022-07-23
  • ARGAZKIAK | Folklore Bizian 2022 Galdakaon

    Galdakao
    2022-07-21
  • Manu Jugo sukaldari galdakoztarra hil da

    Galdakao
    2022-07-20

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus