Agirre Lehendakariaren plazako jolas parkearen estalkia konpondu du Udalak

Argazkia: Irati Alonso García

Galdakaoko Udalak Agirre Lehendakariaren plazan dagoen jolas parkean mantentze lanak hasi zituen pasa den astean. Jarduera «haurren eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri gisa» gauzatuko da.

Agirre Lehendakariaren plazan dagoen jolas parkearen estalkia konpontzeko lanak hasi zituen abuztuaren 27an Galdakaoko Udalak. Obrek astebete irautea aurreikusi zuen Udalak eta bitartean parkea irekita jarraitzen du.

Lanak «haurren eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko prebentzio neurri gisa» gauzatuko dira. Zehazki, estalkiaren pesebreak eta zorrotenak aldatuko dira eta, horretarako, estalkia desmuntatu eta berriro muntatu beharko da.

Udalak «familiei esku hartze honek sor ditzakeen eragozpenak ulertzeko eskatzen die eta helburua espazioaren baldintzak hobetzea dela gogorarazten du, uneoro behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatuz».