
Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ainhoa Cantalapiedraren sare sozialetatik
Ekainaren 24an argitaratu zuen Ainhoa Cantalapiedrak bere azken diskoa, ‘Arrastrando un cadáver’. Lana salduena izan da iTunesen, Espainiako pop generoko diskoen artean.
Sasoi onean jarraitzen du Ainhoa Cantalapiedra kantariak. Galdakoztarrak ‘Arrastrando un cadáver’ izeneko diskoa kaleratu zuen ekainaren 24an eta lanak arrakasta handia izaten ari da.
iTunesen Espainiako pop generoko diskoen artean salduena izatea lortu du abeslariak eta orokorrean pop lanen artean seigarren postuan kokatu da ere plataforma horretan. «Izugarria da niretzat. Lan handia dago atzean eta poztasun handia sentitzen dut diskoak harrera hau izateaz», adierazi dio abeslariak BINKEri.
Bestalde, BINKEren azala izandakoak TVE-n estreinatu berri den ‘Pasa sin llamar’ programako abestia konposatu eta kantatu du, eta kontzertuekin jarraitzen du. Bilboko Aste Nagusian arituko da esaterako, BINKEk jaso zuen moduan.