BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-03
      0
    • Haurren Kontseiluak Galdakao hobetzeko proposamenak aurkeztu zizkion Udalari

      2025-06-03
      0
    • Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu zituzten Espainiako Taekwondo Txapelketan

      2025-06-03
      0
    • EGITARAUA | Galdakaoko VIII. Mozoilo Eguna zapatuan ospatuko da

      2025-06-03
      0
    • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartu zuten atzo 18 familia galdakoztarrek

      2025-06-02
      0
    • Zabalik dago Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko epea

      2025-06-02
      0
    • Galdakao Futbol Taldeak bost partida jokatuko ditu San Mamesen

      2025-06-02
      0
    • Erroldari buruzko prestakuntza eskainiko die Galdakaoko Udalak pertsona migratuei

      2025-06-02
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Aitziber Bonilla: «Herritarren babesa izatea ezinbestekoa da guretzat»

Aitziber Bonilla: «Herritarren babesa izatea ezinbestekoa da guretzat»

Binke
2020-05-21
973
0

Aitziber Bonilla, Dendari Elkarteko presidentea
BINKE / 2020ko maiatza

«Herritarren babesa izatea ezinbestekoa da guretzat»

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Aitziber Bonillaren artxiboa

Aitziber Bonilla argazkilaria Dendari Elkarteko presidentea da, eta dendak zabaldu dituzten honetan, bizi duten egoeraz hitz egin dugu berarekin.

Herriko zerbitzu eta merkatariak berriz martxan. Zelakoa izan da buelta? Buelta oso gogorra, ekonomikoki salmentak ez diralako mugitzen eta Covid19ari aurre egiteko segurtasun neurriak bete behar izateak gure lana asko zailtzen daualako.

Sare Sozialetatik dendarien batasun handia somatu da. Beharrezkoa izan duzue elkarri babestea? Bai, momentu latz honetan inoiz baino gehiago alkartuta gauzak lortu ahal dirala konturatu da jende asko. Erakundeen aurrean alkarte batek indar gehiago egin leike gainera.

Honek balioko du, akaso, dendari guztiak elkarlanean ikusteko? Gure alkarteko kideek sikieran holan ulertu dabe eta momentu honetan bazkide barri asko lortzen gabilz.

Eta herritarrek ere asko babestu dituzte sareetatik gure merkatariak, baina irekitzerako orduan igarri duzue babes hori? Oraindik goizetik da horrelako balorazio bat egiteko, baina herritarren babesa ezinbestekoa da guretzat, horregatik animatu gurako geunkez herritar guztiak, gure herrian erosketak egiteko momentu ezin hobea dalako. Gainera, ekainean Bonodenda kanpaina barria hasiko dogu, beraz bezeroek be dirutxu bat aurreztu ahal izango dabe.

Hainbatek neurri zorrotzak ezarri dituzte dendara sartzeko. Zuk zeuk, adibidez, zein neurri hartu duzu? Nire estudioan aforoa pertsona bira murriztu dot, hidrogela daukagu eskuak garbitzeko, egunean argazki saio bat baino ez dot egiten —gero platoa ondo desinfektatzeko—, maskara erabiltzen dot eta eskuak mila bider garbitzen dodaz.

Eta orokorrean, Dendari Elkartetik, zeintzuk izan dira hartu dituzuen neurriak? Dendari Elkartetik Galdakaoko merkatari eta ostalarientzako hidrogela eta karetak banatu doguz, Euskadiko maker-en komunitateak 100 kareta oparitu deuskuzalako gure bazkideen artean banatu daiguzan. Dana dala, sektoreen arabera neurri batzuk edo beste batzuk hartu dira. Hori bai, gure buruan beti dago galdakoztarra babestea.

Krisi garaian adimena zorrozten omen da. Krisi honek ere gauza berriak asmatzera eraman zaitue? Berriak baino, krisi honek gehiago eroan deusku gauzak beste bide batzuetatik egitera, gure bezeroekaz daukagun harremana Sare Sozialak erabiliz sustatzera, adibidez, gure denda fisikoak itxita egon diralako.

Orain, inoiz baino gehiago, gure herrietan kontsumitzearen garrantzia handia da. Zelan azaldu hori gure herrikideei? Gure herrian erosteak gure herriko familia askoren bizimodua bermatzen dau eta ez gutxi batzuen poltsikoak betetzea, Amazonena adibidez. Gure planetaren osasuna be kontutan hartu beharko geunke, eta online egiten doguzan erosketak kalte handia egiten dabe. Horregatik kontsumitu beharko geunke gure herrian, gure herrikideen bizimodua sustatzeagaz batera gure ingurugiroa zaintzen gabizelako.

Udalarekin baduzue harremanik? Zer eskatu(ko) diozue? Dendari Elkarteak harreman sendoak izan dauz beti Udalagaz, eta batez be Behargintzagaz. Behargintzaren eta gure arteko kolaborazioagaz herriko merkatari eta ostalari guztientzako ekimenak kudeatzen doguz. Baina gainera gauza asko eskatzen deutsaguz Udalari beti! (barreka) Baina egoera larri honetan gauza garrantzitsu bi azpimarratuko geunkez: egoera honi aurre egiteko dirulaguntzak emotea, itxita egon garan bitartean gure gastu finkoak ordaindu ahal izateko eta Bonodenda kanpaina indartsu bat egitea. Azken honen harira, aurreratu ahal dodan bakarra da dagoaneko 50.000€ lortu doguzala, non bezeroak 10€ ordainduko dauzen eta Udalak 5€ko dirulaguntzagaz indartuko dauan kopurua.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Trabukotarrak: «Kuadrila handietan saihestezina da izaeren arteko ...

Hurrengo albistea

Etxebarriko biztanleak igerileku bila datoz Galdakaora | ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Ostike!

    Volando Boys: «Gure mailara ez dira heltzen Komandolasbu eta Borraskas kuadrilak»

    2020-06-18
    Binke
  • Elkarrizketak

    Laresgoiti eta Navarro: «Emakumeen pilota taldea sortu gura dugu Usansolon»

    2021-04-16
    Usansolo
  • Berton indeElkarrizketak

    Yolanda Vicente: «Nire bezero asko jada nire lagun bihurtu dira»

    2023-05-23
    Binke
  • Gurera etorriak

    Antonio Burgos: «Someran bizirauteko behar dudan euskara maila dut»

    2020-12-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Larraitz Lezameta: «Euskara gatxa? Ba alemana ez da atzean geratzen!»

    2020-02-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ainhoa Garcia: «Gehiago baloratzen naute nire izaeragatik nire fisikoagatik baino»

    2022-07-18
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Herriko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak emango ditu Galdakaoko Udalak

Galdakaoko udalbatzak tokiko dendetan eskola materiala erosteko dirulaguntzak ematea onartu zuen duela bi urte eta neurriak izandako...
  • Haurren Kontseiluak Galdakao hobetzeko proposamenak aurkeztu zizkion Udalari

    Galdakao
    2025-06-03
  • Itxaso Hernandezek eta Leire Doncelek brontzezko dominak lortu zituzten Espainiako Taekwondo Txapelketan

    Galdakao
    2025-06-03
  • EGITARAUA | Galdakaoko VIII. Mozoilo Eguna zapatuan ospatuko da

    Galdakao
    2025-06-03
  • Hiri Antolaketa Plana berrikusteko lanetan parte hartzeko aukera dute galdakoztarrek

    Galdakao
    2025-06-02

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu