TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Galdakaoko Udalak Aperribai ingurua gune tentsionatu izendatzeko eskaera egin zuen iaz eta Espainiako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du izendapen honen ebazpena. Bihar sartuko da indarrean, Hego Euskal Herriko beste 22 udalerrirekin batera.
Aperribai ingurua eremu tentsionatu izendatzeko eskaera egin zuen Galdakaoko Udalak duela hilabete batzuk eta Eusko Jaurlaritzak izendapena jasoko duela baieztatu zuen.
Izendapena ordea bihar sartuko da indarrean, gaur, uztailak 29, Espainiako Aldizkari Ofizialak argitaratu izendapen honen ebazpena argitaratu ostean.
Honi esker, alokairuen prezioa mugatu ahal izango da Galdakaoko 2. eremuan, Aperribai ingurua hartzen duenean, eta beste hainbat neurri hartu ahal izango dira, BINKEk argitaratutako erreportajean azaldutako moduan.