Aktualitatea 

Euskalgintzako 16 eragile batu ditu Netflix Euskaraz taldeak

2021-04-17
Ikus-entzunezkoakBINKE / 2021eko apirila Euskalgintzako 16 eragile batu ditu Netflix Euskaraz taldeak TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Netflix Euskaraz taldea Euskal Herriko euskalgintzaren eta ikus-entzunezkoen zenbait eragilek babesa agertu diote Netflix Euskaraz taldeari, eta agerraldi publikoa eskaini dute gaur Durangoko Landako gunean. Adierazpena Izaskun Rekalde usansolotarrak eta Binkeko batzordekideak irakurri du. Apirilaren 15erako 10.000 sinadura jaso gura zituen usansolotar eta galdakoztar kideez osatutako Netflix Euskaraz herritar taldeak. Aise gainditu dute langa hori, eta orain —abenduaren 3ra bitarte— 20.000 sinadura jaso gura dituztela iragarri dute Durangoko Landako gunean eskaini duten agerraldian. Ez da edozein agerraldi izan, Euskal Herriko euskalgintzako eta ikus-entzunezkoetako 16 eragilek eman

Kezka eragin duen eraikina sortu gura dute

2021-04-16
Gorosibaiko hondakinen planta berriaBINKE / 2021eko apirila Kezka eragin duen eraikina sortu gura dute TESTUA: Iñigo Larrea LabarrietaARGAZKIAK: Binke Eraikuntza eta Eraispen Hondakinen instalazio berria eraiki gura dute Usansoloko Gorosibai auzoan eta horrek kezka eta ardura sortu du herritarren artean. Pasa den apirilaren 10ean auto-karabana antolatu zuten eta sinadura bilketa ere abian jarri dute. Usansoloko Gorosibai auzoak eraikuntza eta eraispen hondakinak ikertzeko eta eraldatzeko instalazioa hartuko du laster, hala onartuta dagoen proiektuaren arabera.  Eraikina Usansolo eta Bedia artean dagoen 93.000 metro karratuko lursail batean kokatuko da, Gorosaibai auzoan. Herritarrak, hainbat arrazoi tarteko, erabaki horren kontra agertu dira. Eraikuntza eta Eraispen

Usansolon erroldatzeko deia egin du UHk, «Aldundiak inposatu gura duen Espainiako legeari aurre egiteko»

2021-03-27
LurraldetasunaBINKE / 2021eko martxoa Usansolon erroldatzeko deia egin du UHk, «Aldundiak inposatu gura duen Espainiako legeari aurre egiteko» TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Anton Arana Usansolo udalerri independente izatearen eskumena Bizkaiko Foru Aldundiarena bada ere, erakunde hau «Espainiako legea inposatzen» dabilela salatu du gaur Usansolo Herriak, 5.000 biztanle izan behar izatearena. Horregatik gaur, Usansolon bizi direnei bertan erroldatzeko deia egin diete. Kalejiran eta zanpantzarrek gidatutako manifestazio batekin eman du gaur UHk Usansoloren segregazio prozesuaren berri, «Usansoloko legea foru araua da, erroldatu zaitez» lemapean. Monika Menak —Usansoloren prozesuaren UHren bozeramaileak— gaurko ekitaldian aldarrikatu duen bezala «berdeak erakusten dauan esperantzan eta alaitasunean» egin

Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon

2021-03-24
KirolaBINKE / 2021eko martxoa Emakume pilotarien taldea sortu gura dute Usansolon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Ainara Navarrok bidalita Usansolon emakume pilotarien talde bat sortu gura dute, eta horretarako deialdia egin dute herriko pilota elkartearen laguntzaz. Izena emateko, ez da ez adin ezta maila zehatzik ere izan behar. Ainara Navarro eta Oihana Laresgoiti usansolotarrek Larrabetzuko frontoian ezagutu zuten elkar, Txokoan pilota elkartearen bitartez jokatzen ari zirela. «Eta han jokatzen gagozala konturatu ginan guri herrian jokatzea gustatuko jakula, Usansolon», esan diote pilotariek Binkeri. Horrela ba, Usansoloko pilota elkarteari laguntza eskatu eta eurekin ari dira emakume esku-pilotarien talde berria sortu guran. Taldea sortzeko

Sinadura-bilketa hasi dute ostalariek, ixteko ordua atzeratzea eskatuz

2021-03-21
Covid-aren aurkako neurriakBINKE / 2021eko martxoa Sinadura-bilketa hasi dute ostalariek, ixteko ordua atzeratzea eskatuz TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Ostalaritzaren itxiera ordua 21:30etara luzatzeko sinadura-bilketa egiten hasi dira asteburu honetan, Usansolon eta Galdakaon ere. Asteazkenera bitarte 10.000 sinadura batu gura dituzte. Aste honetan, Galdakaoko eta Usansoloko zenbait tabernetan ere Bizkaiko tabernarien elkarteak deitutako sinadura-bilketaren orriak ikusi dira, gure herrietako ostalariek banatuta. Orri honek dioenaren arabera, «Eusko Jaurlaritzak ezarritako ordutegiaren luzapena eskatzen dugu». Gaur egun, etxeratze-agindua 22:00etan dago, eta tabernek 20:00etan itxi behar dituzte euren ateak. Sinadura-bilketa honekin, Bizkaiko tabernariek euren negozioak agindu hori baino ordu erdi lehenago itxi ahal

Fernando Izagirre Larrialdietako zuzendari berria izango da Jaurlaritzan

2021-03-17
Eusko JaurlaritzaBINKE / 2021eko martxoa Fernando Izagirre Larrialdietako zuzendari berria izango da Jaurlaritzan TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: EAJ-PNV Fernando Izagirre galdakoztarra Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria izango da datorren martxoaren 26tik aurrera, eta beraz, DYAko presidente izateari utzi beharko dio. Galdakaorekin oso lotutako bi kargu ditu Fernando Izagirre Aperribaiko semeak: DYArekin bertan hasi zen eta EAJko bozeramailea da gaur egun Galdakaoko Udalean. Hemendik aurrera, beste kargu altuago bat izango du Izagirrek, bera izango baita martxoaren 26tik aurrera Pedro Anituaren ordezko Eusko Jaurlaritzan, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari. Berarekin hitz egiteko aukera izan du Binkek, eta dei

«Gelditu da denbora» diska kaleratu du Kaserna talde galdakoztarrak

2021-03-17
MusikaBINKE / 2021eko martxoa «Gelditu da denbora» diska kaleratu du Kaserna talde galdakoztarrak TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Mirene Gonzalez Duela astebete «Irailak 11» aurrerapen lana aurkeztu zuten Kaserna taldekoek, tartean hainbat galdakoztarrek bideoklipean parte hartuz ere. Gaur, martxoak 17, lan osoa argitaratu dute, zortzi kantez osatutako euren lehenengo diska: «Gelditu da denbora». «Mr. Pongoren errautsetatik sortutako proiektua da Kaserna», taldeak dioen bezala. Bertako kide gehienak aurretik aritu ziren Galdakaoko musika taldean murgilduta. Orain, aldiz, bide berri bati ekin diote, kantei bestelako kutsu bat emanez. Mr. Pongoren aldean, ska eta rock doinuak alde batera laga eta hip-hopa edota rapa jorratu dituzte haien kantetan.

Netflix Euskaraz ekimenak 10.000 sinadura lortu gura ditu

2021-03-16
Ikus-entzunezkoakBINKE / 2021eko martxoa Netflix Euskaraz ekimenak 10.000 sinadura lortu gura ditu TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Aste eta erdian 6.000 sinadura batu ostean, Netflix Euskaraz ekimen herritarrak 10.000 sinadura batu gura ditu apirilaren 15erako. Mugimenduan usansolotarrak eta galdakoztarrak ere badaude, baita Binkeko kideak ere. Netflix mundu mailako ikus-entzunezkoen plataforma pribatu handiena da, eta Madrilen du bere Europako egoitza, horrek ikus-entzunezkoen industrian dakarren inbertsioarekin. Ordea, streaming bidezko enpresa erraldoi honek espainiar estatuan aritzeko baimenak baditu ere, ez du euskara kontuan hartzen. Horregatik, «Netflixi edukiak euskaraz emititu ditzala eskatzeko» zenbait euskaltzalek mugimendu herritarra sortu zuten otsailaren 16an: Netflix Euskaraz, usansolotar bat eta

Galdakao 1.200 etxebizitza hutsei irtenbidea ematen saiatuko da

2021-03-16
EtxebizitzaBINKE / 2021eko martxoa Galdakao 1.200 etxebizitza hutsei irtenbidea ematen saiatuko da TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakaoko Udalak gaur eskaini duen prentsaurrekoan adierazi du herrian 1.200 etxebizitza baino gehiago direla hutsik, eta Alokabideren bitartez horiei irtenbidea ematen saiatuko dela, «erakundearen eta etxebizitza hutsetako jabeen artean zubi lana eginez». Galdakaoren arazoa bakarrik ez bada ere, «herri honek duen arazo bati konponbidea emateko neurria» iragarri dute gaur udaletxean Nerea Orozko Etxebizitza zinegotziak eta Vero Pablos Etxebizitzarako administrariak: zer egin herriko etxebizitza hutsekin? Galdakaok eta Usansolok, elkarrekin, 1.200 etxe huts baino gehiago dituztela iragarri dute gaur Udalaren ordezkariek, eta etxebizitzaren beharrizana

Lehenengo bideoklipa kaleratu du Kaserna talde galdakoztarrak

2021-03-10
MusikaBINKE / 2021eko martxoa Lehenengo bideoklipa kaleratu du Kaserna talde galdakoztarrak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: «Irailak 11» bideoklipetik Kaserna talde galdakoztar gazteak bere lehenengo diska kaleratuko du martxoaren 17an. Baina aurretik bideoklipa argitaratu du gaur, aktoreen artean hainbat galdakoztar ere badirela. Martxoaren 17an Kaserna talde galdakoztarrak bere lehenengo diska kaleratuko du, «Gelditu da denbora». Horren aurretik, ordea, rock eta hip-hop doinuak nahastearen emaitza duen «Irailak 11» lehenengo bideoklipa argitaratu dute gaur, martxoak 10. Bideoklip eta kantu honen bitartez «inperialismoaren aurkako jarrera eta bestelako gizarte bat eratzeko aldarria» ekarri gura izan dute argitara. Bilbon grabatu zuten lana urtarrilean eta, taldekideez gain,

Egun osoko greba egiten ari da gaur Maxameko langileen gehiengoa

2021-03-10
EkonomiaBINKE / 2021eko martxoa Egun osoko greba egiten ari da gaur Maxameko langileen gehiengoa TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Maxam taldea berregituratzea diseinatzen ari da eta plan honek Galdakaoko lantegiko langileen %25ari eragin diezaiokela uste du sindikatuen gehiengoak. Horregatik, gaurko egun osoko greba eta hilaren 17 eta 24rako lanuzteak deitu dituzte. Lehergaien fabrika ezaguna langileen berregituratzea egiten ari da Maxam talde osoan, eta plan horrek Galdakaoko lantegiari ere eragingo diola sumatzen dute bertako langileen gehiengoak. Horren aurrean, CCOO eta UGT sindikatu nagusiek 24 orduko greba deitu dute gaurko, eta goizean goizetik kontzentrazio-txandak egiten ari dira Zuhatzun egun osoz. Galdakaoko

Victor Luis de Pedrok TransGranCanaria proba egin du, 68 urterekin

2021-03-09
Mendi-lasterketaBINKE / 2021eko martxoa Victor Luis de Pedro galdakoztarrak TransGranCanaria proba egin du, 68 urterekin TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Victor Luis de Pedroren Facebook kontutik Victor Luis de Pedro galdakoztarrak laugarrenez egin du otsailean 244 kilometroko TransGranCanaria 360º mendi-lasterketa, 68 urterekin. Mundu mailako trail lasterketa gogorrenetarikoa da, egunak lasterketan egin behar dituzunak, oinez ere lo eginda. Bere laugarren TransGranCanaria 360º goi-mailako trail lasterketa izan da Victor Luis de Pedro Goirik (Arkotxa, 1952) aurten egin duena: 244 kilometro oinez eta korrika. Aurtengoa 69 urte betetzeko bidean burutu zuen otsailaren amaieran. Horretarako, 2020ko Gabonetan erkidegoen arteko konfinamendu neurriak arindu zirela baliatuz, Kanaria