EGITARAUA | Usansolok inoizko jairik berezienak biziko ditu asteburuan
TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIA: Yogurinha Borova
Usansolok jai-giroan darama denbora luzea, eta gehiago eguaztenetik hona, baina asteburu honetan biziko ditu herriak bere San Andresak, inoizko jairik berezienak. Hemen hiru egunetarako egitarau anitza!
Usansolok inoizko San Andres jai historikoenak biziko ditu asteburu honetan, Bizkaiak udalerri izendatu berritan. Horrela, herriko bigarren jai handienak —maiatzekoekin batera— azaroaren 25etik 27ra bitarte ospatuko ditu. Guztira 30 ekitaldi desberdin inguru antolatu ditu UJABAk, herriko beste hainbat elkarterekin elkarlanean.
Hauxe asteburu honetan Usansolok hartuko duenaren egitaraua:
Azaroak 25, barikua
17:00 Jaien hasiera
17:00 Umeentzako tailerrak, ludotekan
18:30 Disko dantza, karpan
19:15 Txorizoak, plazan
20:00 Mozorro Photocall-a, plazako frontoian
20:30 Pregoia, karpan
20:45 Disko festa, karpan
21:00 Poteo musikatua Lamintxuren eskutik, herritik zehar
23:00 Altxa Porru Erromeria eta DJ Joncas, karpan
Azaroak 26, zapatua
10:00 Diana Bizkaiko gaiteruekin, herritik zehar
10:00 Indaba eta tortilla txapelketen hasiera plazan
10:30 Umeentzako Karting-a Usansolo Rancing-en eskutik, Baratzeko plazan
12:00 Erraldoiak eta biribilketa
14:00 Indaba eta tortilla txapelketaren sari banaketa
15:00 Bazkari herrikoia, plazan
18:30 Herri kirolak, karpan
21:00 OrKresta Elektrotxaranga, herriko kaleetan zehar
00:00 Bingoa Lamintxuren eskutik, karpan
01:00 Yogurinha Borova, karpan
06:00 Argazki gaupaseroa, karpan —zapatutik domekarako gaua—
Azaroak 27, domeka
10:00 Diana, herriko kaleetan zehar
10:00 Artisau azoka plazan, karpan
10:30 Umeentzako karting-a Usansolo Rancing-en eskutik, Baratzeko plazan
12:00 Oinarin dantza taldearen alardea
13:00 Pasabares, Bizkaiko gaiteruekin
18:00 Tanborrada, Gazteberriren eskutik
18:30 Kuadrilen arteko txapelketaren sari banaketa, karpan
19:00 Jaien amaiera