EkonomiaBINKE / 2022ko otsaila Astelehenean aurrekontu parte-hartzaileetako taldea osatu gura du Udalak ARGAZKIA: Jason GoodmanTESTUA: Naia Bergaretxe Sarria Datorren astelehenean, otsailak 21, aurrekontu partida bat zertara bideratu erabakiko duen talde eragilea osatu gura du Udalak, eta horretarako 16 urtetik gorako herritarrei egin die deia. Hemen batu ditugu lehenengo hitzordua eta taldean izena emateko bideak. Aurrekontuen zati bat zertara bideratuko den herritarren artean erabakitzea Galdakaoko Udalak urteetan martxan jarri duen ekimena izan da, eta 2023-2024koak ere horrela egin gura ditu herriko erakundeak. Horretarako lehenengo bilera astelehenean egin gura du, eta herritarrei parte hartzera deitu die Udalak. «Lehen urratsa, aurreko edizioetan bezala,