BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Maria Casillas igerilariak munduko errekorra hautsi du, 4x100 krol modalitatean

      2025-07-07
      0
    • Kalistenia gune berria zabaldu dute Usansolon, Emakumeen parkean

      2025-07-07
      0
    • Galdakao Igeriketa Taldeak bederatzi domina lortu zituen Espainiako Master Txapelketan

      2025-07-07
      0
    • EGITARAUA | Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan

      2025-07-07
      0
    • Iñaki Sarriugarte hil da, ohorezko euskaltzaina eta BINKEren sortzaileetako bat

      2025-07-06
      0
    • Gaur da aurtengo Santakurtzetako pregoilaria bozkatzeko azken eguna

      2025-07-06
      0
    • Gazte galdakoztarren eta frantsesen arteko elkar trukea abiatu da

      2025-07-04
      0
    • Zahartu ahala hizkuntza gaitasuna nola aldatzen den aztertuko du EHUk Galdakaon

      2025-07-03
      0
    • Euskadi kalea trafikoari itxita egongo da bihar, Torrezabaleko estalkia ordezteko lanen ondorioz

      2025-07-03
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Binkeren lehen sei urteetako zenbaki guztiak Torrezabalen daude eskuragai

Binkeren lehen sei urteetako zenbaki guztiak Torrezabalen daude eskuragai

Binke
2022-02-16
843
0

Komunikazioa eta euskara
BINKE / 2022ko otsaila

Binkeren lehen sei urteetako zenbaki guztiak Torrezabaleko liburutegian daude eskuragai

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Binkek 2016ko urtarriletik 2021eko abendura bitarte argitaratutako paperezko edizioaren 66 zenbakiak urteka banatuta liburu bilakatu eta Torrezabal Kultur Etxeko liburutegi nagusian utzi ditu, herritarrek noiznahi eskura izan ditzaten.

Zazpigarren urtea betetzen ari da Binke, Galdakaoko eta Usansoloko komunikabidea. Herritar talde batek 2015ean proiektuaren diseinua egin eta 2016ko urtarrilean kaleratu zuen Binkeren lehenengo zenbakia aldizkari formatuan.

Gaur, aldizkari batetik harago euskarri anitzeko hedabidea da Binke, eta irakurtzen ari zaren lerro hauek batzen dituen webgunea duzu horren adibide. Baina Binkeren oinarria paperezko edizioa da, eta hilero 14.000 ale kaleratzen ditu Galdakaoko, Usansoloko eta inguruko auzune guztietan. Banaketa kanpainarik handiena egiten du hedabide honek, eta bakarra da gure herriak bere horretan aintzat hartzen dituena modu esklusiboan, Galdakao eta Usansolo bereiztuz baina bestelako herriekin nahastu barik. Eta euskaraz.

Papera oinarri izanik, 2016ko urtarriletik 2021eko abendura bitarte argitaratutako 66 zenbakiak urteka banatutako liburuetan batu ditu Binkeren Batzorde Orokorrak, orain arte argitaratutako zenbaki guztiak kolekzio berezi bakarrean izateko eskura. Eta sei urte horietako liburuak Torrezabal Kultur Etxeko liburutegi nagusian daude eskuragai. Horren lekuko izan zen Edurne Espilla Galdakaoko Udalaren Euskara eta Komunikazio zinegotzia. Berari eman zizkioetan liburuak Agurtzane Uribarrik eta Julen Urrutxurtuk Binkeren izenean, honek Udalaren eraikuntza honetan utzi zitzan.

Proiektu honen talde motorrak uste du polita izan daitekela 2021eko abendura arte Binkek argitaratutako 268 elkarrizketak gogoratzea, edo 193 erreportajeak berriz irakurtzea, 178 pertsona desberdinen iritzi artikuluak zeintzuk izan ziren errepasatzea…

Urtero gehitzen joango da Binke Torrezabal Kultur Etxeko liburutegira pasa den urteko liburua.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

ARGAZKIAK | Galdakao Triatloi Eskola berriak hasi ...

Hurrengo albistea

Gaur Galdakaon eta bihar Usansolon aurkeztuko da ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Haurren Kontseiluko ikasturteari hasiera eman diote 25 ikaslek

    2022-10-26
    Binke
  • Aktualitatea

    BIDEOA | Iñaki Urgoiti: «Usansolorekin trantsizio lasaia egitea eskatuko nioke Galdakaoko politikagintzari»

    2024-08-11
    Binke
  • Aktualitatea

    Pello Otxandianok Galdakaoko eredu politikoa balioan jarri zuen

    2024-03-20
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Espainiaren alde armak hartzearen aurka azaldu da galdakoztarren %63,8

    2022-03-30
    Binke
  • Aktualitatea

    Galdakaoko Metrorako Jaurlaritzak Europako funtsetan aurkeztutakoa ezagutu dugu

    2021-06-03
    Binke
  • Aktualitatea

    Galdakaoko bilketa pneumatikoko langileek beste hilabete batez luzatuko dute greba

    2025-04-02
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Maria Casillas igerilariak munduko errekorra hautsi du, 4×100 krol modalitatean

Maria Casillas igerilari galdakoztarrak errekorrak hausten jarraitzen du. Maiatzean Casillasek Europako errekorra hautsi zuen 4x50...
  • Kalistenia gune berria zabaldu dute Usansolon, Emakumeen parkean

    Usansolo
    2025-07-07
  • Galdakao Igeriketa Taldeak bederatzi domina lortu zituen Espainiako Master Txapelketan

    Galdakao
    2025-07-07
  • EGITARAUA | Artetako jaiak ospatuko dira zapatuan

    Usansolo
    2025-07-07
  • Iñaki Sarriugarte hil da, ohorezko euskaltzaina eta BINKEren sortzaileetako bat

    Galdakao
    2025-07-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu