Aktualitatea 

Emakume bat atxilotu dute Galdakaon, ustez etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzeagatik

2022-01-23
AtxiloketaBINKE / 2022ko urtarrila Emakume bat atxilotu dute Galdakaon, ustez etxebizitza batean lapurreta egiten saiatzeagatik TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udaltzaingoa Urretako terraza batetik jauzi egin eta komuneko leihoa hautsita lapurretan sartzeagatik 32 urteko emakume bat atxilotu zuten barikuan Udaltzaingoak eta Ertzaintzak. Ustezko lapurra lau urteko haur batekin zioan atxilotu zuten unean. Barikuan, 21:30 aldera, Urreta auzo galdakoztarreko bizilagun batek polizia deitu zuen, emakume batek «terrazatik jauzi eginda eta komuneko lehioaren kristala hautsita lapurretan sartu zitzaiola salatuz». Hala iragarri zuen atzo, urtarrilak 22, Ertzaintzak. Biktimak Udaltzaingoari emandako deskribapenen arabera, herriko poliziak ustezko lapurra atxilotzea lortu zuen. Atxiloketaren leku horretara Ertzaintzako

Adingabeko baten gorpua aurkitu dute Galdakaon, Ibaizabal ibaian

2022-01-22
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Adingabeko baten gorpua aurkitu dute Galdakaon, Ibaizabal ibaian ARGAZKIA: ErtzaintzaTESTUA: Jon Gomez Garai Eguaztenean Bizkaiko Foru Aldundiaren tutoretzan dagoen adinez txikiko mutil baten gorpua aurkitu zuten Ibaizabal ibaian, Galdakaon. Atzo jakitera eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak: eguaztenean, urtarrilak 19, pertsona baten gorpua aurkitu zuten Ibaizabal ibaian, Galdakao parean. Torrezabal zubiaren inguruan, Gernika kalearen parean, ezarri zen larrialdietako gunea. Hilik aurkitutakoa adinez txikiko mutil bat da, eta bere tutoretza Bizkaiko Foru Aldundiak du, iturri beraren arabera. Jakitera eman dutenez, Elorritxuetako adinez txikikoen egoitzan zebilen —Viveron—, eta El Correo egunkariaren arabera adingabeko honen ingurukoek diote «lapurreta batetik

Eduardo Bizkarrak Espainiako okinen 2021eko izarra jaso zuen

2022-01-21
SariakBINKE / 2022ko urtarrila Eduardo Bizkarrak Espainiako okinen 2021eko izarra jaso zuen TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Bizkarra.com Eduardo Bizkarra usansolotarrak «Ruta española del buen pan» ibilbideko izarra jaso zuen Valentzian, espainiar estatuko beste 79 okinekin batera. Azaroaren 8an, Gastrónoma Valencia, Panàtics eta Pan de Calidad azokaren esparruan, Dir-Informatika izarrak eman zizkieten «Ruta española del buen pan» osatzen duten top okinei. Sari hauek ezagutzen ez dituenarentzat, izar hauek sukaldaritzako Michelin izarren antzeko ekimena da, ogi onaren kultura sustatu eta honen inguruko profesionalen lana saritzeko sortua. Aukeraketa egiteko, 17 ibilbide autonomiko antolatu dira guztira espainiar estatu osotik. Horietako bakoitzean, epaimahai profesional batek

Olabarrietako lehenengo harria gune historikotzat «lehenbailehen» hartzea eskatu dute

2022-01-21
AuzoakBINKE / 2022ko urtarrila Olabarrietako lehenengo harria gune historikotzat «lehenbailehen» hartzea eskatu dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Aperribai, Olabarrieta eta Txistulandako Auzo Elkartea Olabarrieta auzoaren lehenengo harria 1947an jarri zen, eta dokumentu historikoak omen ditu gordeta bere azpian. Zaintzetik urrun, Udalak kontainer batzuk jarri dituela salatu dute bertako auzo elkartekoek, eta «lehenbailen kentzeko eta gune hori historikotzat hartzeko» eskatu diote. Olabarrieta auzo galdakoztarreko lehenengo harria 1947ko irailean jarri zen. Harriaren ezartze horretara ez ziren auzokide asko bertaratu, auzoan bizilagunak apenas zeudelako oraindik. Baina bai bertaratu ziren pertsona garrantzitsu asko, besteak beste, auzoa eraikiko zuten beharginak, Udaleko ordezkariak eta garai hartako

Ospitaleko hirugarren solairuak su hartu du, baina kontrolpean dago

2022-01-20
EzbeharraBINKE / 2022ko urtarrila Ospitaleko hirugarren solairuak su hartu du, baina kontrolpean dago TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Bizkaiko suhiltzaileak eta Galdakaoko Udaltzaingoa Arratsaldeko 16:15 aldera su hartu du ospitaleko bigarren eta hirugarren solairuen arteak, baina berehala kontrolatu dute. Gertatutakoa jaso du Binkek Osakidetzarekin berba egin berri. Labeako ospitaleko bigarren eta hirugarren solairuen artean dagoen biltegien eta mantentze-lanen gune batek su hartu du gaur, hilak 20, arratsaldeko 16:15 aldera. Osakidetzaren prentsa bulegoak Binkeri jakinarazi dionez, sutea berehala kontrolatu du ospitaleko Lehen Eskuhartze Taldeak suhiltzaileen laguntzaz, «eta ez da kalte pertsonalik izan». Hedabide honek jakin ahal izan duenez, keak ospitalizazioko hirugarren solairuko

Domeka honetarako programatuta zegoen Altsasu antzezlana atzeratu egin dute

2022-01-20
AntzerkiaBINKE / 2022ko urtarrila Domeka honetarako programatuta zegoen Altsasu antzezlana atzeratu egin dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: La dramática errante Altsasuko kasua taula gainera eraman gura duen izen bereko antzezlana domeka honetan ziren Torrezabal Kultur Etxean eskaintzekoa, baina Udalak atzeratu egin dutela jakinarazi du. Data berririk dagoen ala ez eta sarrerekin zer egin hemen argitu dugu. Maria Goricelaya egile eta zuzendari duen Altsasu antzezlana domeka honetan, urtarrilak 23, ziren Torrezabalen eskaintzekoak Nagore González, Egoitz Sánchez, Aitor Borobia eta Ane Pikaza aktoreak. Ordea, antzezlana atzeratzeko beharrean daudela iragarri du Galdakaoko Udalak. Data berria oraindik ez dute zehaztu, baina horixe jakin barik

Urteko lehenengo Gurasolagun hitzordua antolatu dute hilaren 21erako

2022-01-20
EuskaraBINKE / 2022ko urtarrila Urteko lehenengo Gurasolagun hitzordua antolatu dute hilaren 21erako TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Berbalagun Bihar, barikuarekin, antolatuko du Galdakaoko Berbalagun ekimenak urteko lehenengo Gurasolagun hitzordua, «aho tolesgarriak» egiteko. Hemen batu ditugu jakin beharreko guztiak! Euskara familiarteko komunikazioan bultzatzeko nahian Gurasolagun kanpainak ikasturte honetako lehen tailerra antolatu du urtarrilaren 21erako Galdakaoko AEK euskaltegian Berbalagunen eskutik. «Familia da hizkuntzen transmizioan sustatzaile nagusiena», dio Berbalaguneko koordinatzaileak. Horregatik Berbalagun ekimenaren eta zehazki tailer honen helburua nagusia, «gurasoek zein umeek gure hizkuntza erreferentetzat hartzea eta ahozko transmizioa areagotzea» da. Horretarako, hainbat jolas, ekitaldi eta txango antolatzen ditu kanpainak. Urteko lehena, «aho

Korrika apirilaren 1ean Galdakaotik eta 6an Usansolotik igaroko da

2022-01-19
EuskaraBINKE / 2022ko urtarrila Korrika apirilaren 1ean Galdakaotik eta 6an Usansolotik igaroko da TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Amurriotik Donostiara martxoaren 31tik apirilaren 10era antolatuko den 22. Korrikaren ibilbidea iragarri berri du AEK-k. Galdakaon eta Usansolon galapan noiz, nondik nora eta zein ordutan egingo dugun jakin nahi? Korrikaren antolatzaile den AEK-k jakinarazi berri du Euskal Herri osoa euskararen alde galapan zeharkatzen duen ekimenaren ibilbidea. Galdakaotik apirilaren 1ean pasako da eta Usansolotik berriz bost egun beranduago: apirilaren 6an. Amurrion hasiko du bere ibilbidea 22. Korrikak, iaz ospatzekoa zenak baina denok jakina den egoeragatik atzeratu zenak. Arratsaldean, 16:30ean, ekingo dio ibilbideari

Euskadiko urrezko hiru domina lortu ditu Urreta Taekwondo Taldeak

2022-01-18
KirolaBINKE / 2022ko urtarrila Euskadiko urrezko hiru domina lortu ditu Urreta Taekwondo Taldeak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea Pasa den domekan jokatutako Euskadiko Teknika Txapelketan hiru urrezko eskuratu zituzten Urreta Taekwondo Taldeko kideek, eta Euskadi ordezkatuko dute datorren Espainiako txapelketan. Baina, nortzuk dira txapeldunak? Deskubritu hemen! Iragan urtarrilaren 16arekin ospatu zen, domekaz, 2022ko Euskadiko Teknika Txapelketa Bilboko Bizkaia pilotalekuan; helduen kategorian. Bertan hartu zuen parte Urreta Taekwondo Taldeak, eta emaitza onak ekarri ere etxera bueltan: hiru urre, zilar bi eta brontze bat. Hauek izan ziren, modalitateak zehaztuta, kirolari bakoitzak lortutako dominak: Izaskun Velez, urrezko domina bakarkakoan. Sara Barrenetxea,

Hiru formakuntza saio antolatu ditu Mairik, bihartik otsailaren 24ra bitarte

2022-01-18
FeminismoaBINKE / 2022ko urtarrila Hiru formakuntza saio antolatu ditu Mairik, bihartik otsailaren 24ra bitarte TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Warriorsbarcelona.com Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak hitzaldi bat, ikastaro bat eta formazio saioak antolatu ditu doan bihartik, urtarrilaren 19tik, otsailaren 24ra bitarte. Datu guztiak eta izena emateko argibideak hemen batu ditu Binkek. Urtarrilaren 19an «Gure sexualitatea erdigunean» hitzaldiarekin hasi, autodefentsa ikastaro batetik pasa eta «genero-indarkeria hautematen ikasteko» formakuntza batean amaituta, otsailaren 24ra bitarte hiru saio mota antolatu ditu Galdakaoko Mairi Emakume Feminista Batzak urte hasierarako. Urtarrilaren 19ko hitzaldia saio bakarrekoa izango da, baina gainontzeko biak hainbat saiotan banatuko dituzte. Hori bai, saio

Galdakaon banatu da Tripontzia zozketaren sari nagusi osoa

2022-01-17
Gure Eskuren zozketaBINKE / 2022ko urtarrila Galdakaon banatu da Tripontzia zozketaren sari nagusi osoa TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gure Eskuk zabaldutakoa Gure Eskuk urtero kaleratzen duen Tripontzia zozketa nazionalaren sari nagusia Behe Nafarroa serieko 21443 zenbakia izan da, eta osorik saldu da Galdakaon. Zenbat milaka euro eraman ditu irabazleak eta zelan banatu da? Hemen erantzuna! Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku mugimendu herritarrak abian jarritako zozketa nazionala da Tripontzia. Espainiako Loteriaren «alternatiba euskaldun eta burujabe» bezala aldarrikatu izan da ekimen hau, eta Gure Esku ekimena laguntzeko erabiltzen da. Zenbakiak zortzi serie ditu. Euskal Herriko herrialde bakoitzetik bana eta zortzigarrena diasporari eskainia.

Liburu aurkezpena antolatu dute Herriko Bentan

2022-01-17
LiteraturaBINKE / 2022ko urtarrila Liburu aurkezpena antolatu dute Herriko Bentan TESTUA: Naia Bergaretxe SarriaARGAZKIA: Bryan Ledgard «Askatasuna kontu serioa da» liburuaren aurkezpena antolatu du Herriko Bentak urtarrilaren 19rako. Beñat Gabiña Ñekok eukarara itzulitako eta Pantx Recordsek argitaratutako «Askatasuna kontu serioa da» liburuaren aurkezpena antolatu du Galdakaoko Herriko Bentak urtarrilaren 19an 19:00etan. Reggae munduan erreferentzia den Linton Kwesi Johnson —LKJ— poeta, musikari eta aktibista Jamaikarraren liburu honek, bere ibilbide artistikoa laburtzen duten hainbat poema batzen ditu zenbait argazkirekin batera, eta batez ere, Dub Poetry estiloa ezagutzeko aukera eskaintzen du. Honekin batera, Ekologismoaren inguruko hitzaldia ere antolatu da urtarrilaren 25erako «Sukar Horia»

situs togel

situs toto