Aktualitatea 

Murrizketak izango ditu aurtengo San Silvestre lasterketak

2021-12-29
KirolaBINKE / 2021eko abendua Murrizketak izango ditu aurtengo San Silvestre lasterketak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Aitzol Zamalloa Gabonzaharretako San Silvestre lasterketan parte hartuko baduzu, jakin aparteko murrizketekin egingo dela. Hemen batu ditu Binkek, puntuz puntu, kontuan hartu beharreko guztiak. Bueltan da Gabonzaharretako lasterketarik ezagunena Galdakaora, bere sorterririk zaharrenera. Bueltan da San Silvestre lasterketa. Baina egoera normalean egitea uste bazuten ere, Galdakao Atletismo Taldeak —lasterketaren antolatzaileak— eta Udalak euren burua murrizketekin egitera behartuta ikusi dute, ohar bidez azaldu duten bezala, «pandemiaren bilakaerak hala baldintzatuta eta osasun neurriek hala eskatuta». Horrela ba, 14 urte arteko umeen proba bertan behera utzi dute, antolakuntzak

Bizikleta elektrikoetan patruilatzen hasiko da Galdakaoko Udaltzaingoa

2021-12-28
JasangarritasunaBINKE / 2021eko abenduak 28 Bizikleta elektrikoetan patruilatzen hasiko da Galdakaoko Udaltzaingoa TESTUA: Iban GarcíaARGAZKIA: Inocencio Goikuria Udalerriko ibilgailuek urtean 41 milioi CO2 kutsatzen dutela ikertu berri, Galdakaoko udalbatzaren azken Ohiko Osoko Bilkurak aho batez onartu du udaltzainek bizikleta elektrikoan patruilatzea. Galdakao udalerriak 18.750 ibilgailu ditu —1,6 ibilgailu biztanleko— Udalak 2021aren lehenengo hiruhilekoan EUSTAT estatistiken euskal erakundeari eskatutako ikerketaren ondorioen arabera. Kopuru horri, auto bakoitzak 4.800 litro erregai kontsumitzen dituela gehituta eta litro bakoitzagatik 2.196 CO2 kilo isurtzen dituela jakinda, Galdakaoko ibilgailuek urtean 41.175.000 CO2 kilo kutsatzen dutela ondorioztatu du EUSTATek. Kopuru harrigarri horien aurrean, Galdakaoko udalbatzak 2021. urteko azken

Galdakao eta Zarautz, gizarte zerbitzuetan «bikainak» diren euskal udalerri bakarrak

2021-12-21
Ranking-aBINKE / 2021eko abendua Galdakao eta Zarautz, gizarte zerbitzuetan «bikainak» diren euskal udalerri bakarrak TESTUA: Erredakzioa Espainiar estatu mailan egiten den azterketa baten arabera, Zarautz eta Galdakao dira gizarte zerbitzuetan bikaintasunaren aitortza jaso duten Euskal Herriko udalerri bakarrak. Espainiako Gizarte Zerbitzuetako Zuzendarien Elkarteak estatu mailan egindako azterketatik, EAEko udalerriak ez dira ondo atera. Elkarteak bosgarren urtez jarraian xehatu ditu 20.000 biztanletik gorako udalek «gizarte-zerbitzuak eta gizarte-sustapena» egiteko erabiltzen dituzten aurrekontuak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak argitaratutako 2020ko aurrekontu likidatuari dagozkion datuekin. «Bikain» nota lortu duten 37 udalerrietatik bi baino ez dira euskaldunak: Zarautz eta Galdakao. Gure herriaren kasuan, iaz, gizarte-zerbitzuei

Galdakaon Triatloi Eskola sortu gura dute lehenengoz

2021-12-20
KirolaBINKE / 2021eko abendua Galdakaon Triatloi Eskola sortu gura dute lehenengoz TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai Galdakao Triatloi Taldeak gaztetxoen eskola sortu gura du, eta izen ematea ireki du horretarako. Ez dira urte asko pasa Galdakaok Triatloi Taldea sortu zuenetik, eta geroztik hara eta hona dabiltza taldeko kideak, lasterketa batetik bestera. Bakoitza bere mailan, bakoitza bere onena ematen, baina denak hiru kirol batzen dituen modalitate honen bueltan gozatzen. Ordea, horretan ari diren kirolari guztiak adinez nagusiak dira, eta «hainbeste maite dugun triatloia belaunaldi berriei transmititzeko gogoz» sortu gura dute Triatloi Eskola berria, «herriko lehena», Richard Gomez, Javi Delgado eta

Korrikak badu bere batzordea eta denda Galdakaon

2021-12-17
EuskaraBINKE / 2021eko abendua Korrikak badu bere batzordea eta denda Galdakaon TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Barandiaran AEK Euskaltegia Datorren urteko Korrikaren antolaketan parte hartzeko batzordea sortu da, eta bertan parte hartu gura duenak izena emateko aukera ere eskaini dute. Baina gainera, denda ere ireki du Korrikak Galdakaon. Abenduaren 13an Korrikaren 22. edizioa antolatzeko lehenengo batzorde herritarra osatu zen, esparru desberdinetako euskaltzalez osatutakoa. Batzorde honen lana, eguneko korrikaldiaren beraren —oraindik ez da publiko egin zein herritatik pasako den egun bakoitzean— prestaketa koordinatzeaz gain, Korrika Kulturala antolatu eta arropa salmentaz arduratzea izango da. Korrika Kulturala, ekimen honen bueltan eta Korrika herritik pasako

Bizkaiko soka-dantza 10 toki historikotan grabatu du Andra Mari taldeak

2021-12-15
KulturaBINKE / 2021eko abendua Soka-dantza eta ondarea lau bideotan batu ditu Andra Mari Dantza Taldeak TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Andra Mari Dantza Taldea Bizkaiko soka-dantzaren lau atal lau bideotan grabatu eta argitaratu ditu Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak. Grabaketetarako oholtza bereziak erabili ditu taldeak: herriko hamar leku eder eta historiko. Pandemiak gogor astindu du kultura, eta ez da hau izango lehenengoz irakurriko duzun baieztapena. Ordea, diziplina ugari hartzen ditu kulturak bere barnean, eta dantza horietariko bat da. Bada, «Udalak lan handia egin badau be kultura sustatzeko, dantza bereziki asko zigortu da pandemiagaz —entseguak egitea asko zaildu dira, dantza-saio gutxiago antolatzen

Pilar Riañok eta Txalaparta Kopik irabazi dute «Berria zabalik» kanpaina

2021-12-15
MerkataritzaBINKE / 2021eko abendua Pilar Riañok eta Txalaparta Kopik irabazi dute «Berria zabalik» kanpaina TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Galdakaoko Udala Gaur ezagutu dira azaroaren 22tik abenduaren 1era bitarte Berria egunkariak, Galdakaoko Udalak, Dendari Elkarteak eta Kutxabankek abian jarritako «Berria zabalik» kanpainaren irabazleak. Tokiko eragileei ikusgaitasuna eman eta kontsumoa sustatzea, eta euskaraz bizi eta irakurtzeko ahaleginean pauso bat aurrera egitea. Horiexek izan dira azaroaren 22tik abenduaren 1era bitarte Galdakaoko Udalak, Berria egunkariak eta Dendari Elkarteak abian jarritako «Berria zabalik» kanpainaren helburuak. Kanpaina honetan 41 establezimenduk hartu dute parte, eta hauetako bakoitzean egindako erosketaren truke, bezeroak 1.000 euroko zozketa batean hartu du

Herriko 13 musika talde oholtzara igoko dira Etxeko Plaza jaialdi berrian

2021-12-14
KulturaBINKE / 2021eko abendua Herriko 13 musika talde oholtzara igoko dira Etxeko Plaza jaialdi berrian TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Taldeek bidalitakoak Bariku honetan bertan hasiko den Etxeko Plaza jaialdia sortu du Galdakaoko Udalak, zeinetan abenduko hiru egunez, mota guztietako 13 musika talde galdakoztar Torrezabaleko oholtzara igoko diren. Galdakao «musika aldetik aberatsa» da, Udalaren esanez, «baina talde handien itzalean, jotzeko leku falta izaten dute, sarritan, horren ezagunak ez direnek». Horri irtenbidea emateko, Etxeko Plaza jaialdi itxurako ekimena antolatu du herriko erakundeak lehenengoz, abenduaren 17, 29 eta 30erako. Torrezabal Kultur Etxeko areto nagusia izango da hiru egunez hamahiru taldeak hartuko dituena, mota

Pertsona bat hil da Galdakaon, Tximelarretik gidatzen zioala

2021-12-07
EzbeharraBINKE / 2021eko abendua Pertsona bat hil da Galdakaon, Tximelarretik gidatzen zioala ARGAZKIA: Iker SalgadoTESTUA: Jon Gomez Garai Gizon galdakoztar bat hil da Tximelarre auzoan, lehenengo hipotesien arabera, gidatzen zioala bihotzekoak eman ostean. Udaltzainburuarekin hitz egin du Binkek, eta hemen batu ditu ezbeharraren datu guztiak. Gaur, asteartea, 50 urte inguruko gizon galdakoztar bat hil da 11:00 aldera Galdakaoko Tximelarre auzoan. Udaltzainburuak Binkeri jakinarazi dionaren arabera, «autopsia ezagutu arte ezin da ziurtatu zein izan den heriotzaren arrazoia, baina hipotesi guztiek diote bihotzekoak eman diola eta horren eraginez hil dena». Galdakaoko Udaltzaingoaren ordezkariak hedabide honi ziurtatu dio ez dela auto-istripurik izan eta

Desagertutako gizonaren bila joateko deia egin diete herritarrei

2021-12-01
DesagerpenaBINKE / 2021eko abendua Desagertutako gizonaren bila joateko deia egin diete herritarrei TESTUA: Jon Gomez GaraiIRUDIAK: Ertzaintza, SOS Deiak eta Gurutze Gorria 19:30etako eguneraketa, beherago Belategi auzoan atzo desagertu zen 90 urteko galdakoztarraren bila jarraitzen dute gaur oraindik, baita helikopteroz ere. Hemen batu ditu Binkek larrialdi zerbitzuek igotako hainbat irudi, baita Ertzaintzak helikopterotik grabatutako bideoa ere. Larrialdi eta ezbeharren berri ematen duen Vost Euskadik José Moisés Polo galdakoztarraren desagerpena iragarri eta minutu gutxira jakinarazi zien Binkek bere irakurleei 90 urteko gizonaren kasua. Belategi inguruan desagertu zen atzo, azaroak 30, bisera urdina, jaka marroia eta praka beltzak jantzita zituela. Gizonak 1,67

Jesus Eguzkitza «Eguzki» ohorezko euskaltzain izendatu dute

2021-12-01
EuskaltzaindiaBINKE / 2021eko abendua Jesus Eguzkitza «Eguzki» ohorezko euskaltzain izendatu dute TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIA: Gure Esku Galdakao Iruñean egindako Osoko Bilkuran 19 euskaltzain urgazle eta 26 ohorezko izendatu zituen Euskaltzaindiak. Ohorezkoen artean, Galdakaon 46 urte daramatzan Jesus Eguzkitza «Eguzki». Euskaltzaindiak 19 euskaltzain urgazle eta 26 ohorezko izendatu zituen, azaroaren 26an Iruñean egindako Osoko Bilkuran, tartean Galdakaon bizitzen 46 urte daramatzan Jesus Eguzkitza (Atxondo, 1946) bikoizle eta aurkezle oiha. «Eguzki» laburduraz ezaguna den herrikideak ohorezko euskaltzainaren izendapena jaso du euskara arautzeaz arduratzen den Akademiaren bitartez. Ezusteko atseginez hartu du berria, Binkeri kontatu dionez. Dena dela, euskaltzain urgazleek Euskaltzaindiaren egituran parte

Usansoloren eta Galdakaoren arteko mugak markatu ditu UHk, bere borondatez

2021-11-29
SegregazioaBINKE / 2021eko azaroa Usansoloren eta Galdakaoren arteko mugak markatu ditu UHk, bere borondatez TESTUA: Jon Gomez GaraiARGAZKIAK: Usansolo Herria Galdakaoren eta Usansoloren arteko mugak 10 hesolekin markatu zituzten atzo UHko dozena inguru kidek, Bizkaiko Foru Aldundiaren segregazioaren inguruko erabakia iritsi bitartean. Galdakaoko Udalaren Batzorde Mistoak Usansoloren segregazioaren gaineko memoria landu eta aurkeztu zuen Bizkaiko Foru Aldundian aurkezteko. Memoria horrek Foru Arauak udalerri baten segregaziorako baldintza guztiak batzen ditu, eta «baldintza guzti horiek betetzen badoguz be, Aldundiari jagoko Galdakaoren eta Usansoloren arteko mugak mugarri bidez mugatzea», adierazi zuten UHko kideek Puentelatorre zubian hasi zuten txangoan. Aldundiaren erabaki horren ostean, memoria

situs togel

situs toto