Aktualitatea 

Gutun ireki bana bidali diote Usansoloko eta Galdakaoko ostalariek Iñigo Hernandori, euren babesa eskainiz

2020-05-13
Ostalaritza sektorea laguntzeko bilera polemikoaBINKE / 2020ko maiatza Ostalariek babesa eta esker ona adierazi diote Galdakaoko alkateari TESTUA: Binkeren Batzorde Orokorra.ARGAZKIA: Binke. Azken egunotan oihartzun handia hartu du Iñigo Hernandok, Galdakaoko alkateak, Usansoloko ostalariekin kalean egindako bilerak. Ostalaritza laguntzeko Udalak hartuko zituen neurrien berri eman eta euren ekarpenak jaso zein zalantzak argitzea zen bilera horren helburua. Hala ere, «deskonfinamenduari entzungor egin eta ostalarien osasuna arriskuan jartzea» leporatu izan dio Espainiako zein Euskal Herriko erdarazko hainbat hedabidek. Eta albistearen idar mediatikoa baliatuz alderdiren batek edo bestek Hernandoren eta EH Bildu koalizioaren aurkako mezuak publiko egiteko baliatu dituzte. Horregatik, lehenengo Usansoloko ostalariek

Ohiko iragarle diren merkatariei publizitatea doan jarriko die Binkek, paperean zein webgunean

2020-05-05
Herriko merkataritza bultzatzeko neurriaBINKE / 2020ko maiatza Ohiko iragarle diren merkatariei publizitatea doan jarriko die Binkek, paperean zein webgunean TESTUA: Binkeren Batzorde Orokorra Osasun Krisiak gure herrietako merkatari gehienak ateak ixtera behar ditu, eta horren aurrean Binkeren Batzorde Orokorrak ohiko iragarle diren komertzio txikien iragarkiak argitaratzen jarraitu bai, baina martxotik aurrerakoak ez kobratzea erabaki du. Gainera, webgunea martxan jarri berritan, bertako bannerrak ere doan jarriko dizkie merkatari hauei. Osasun Krisi hau krisi ekonomiko bihurtuko zenaren zalantzarik inork ez zuen, eta orain, zerbitzu, ostalaritza eta merkatari askok ateak pixkanaka eta segurtasun neurri zorrotzen menpe zabaldu behar dituzten honetan, are gehiago konturatzen

Binkek bat egingo du Greba Digitalarekin

2020-04-20
Koronabirusak kulturgintzaren osasuna ere areago kaltetu duBINKE / 2020ko apirila Binkek bat egingo du Greba Digitalarekin Ikusi gaitzazuen desagertuko gara,entzun gaitzazuen isilduko gara Euskal kulturgintzaren ekosistema osatzen duten eragile guztiei deia egin zitzaien, Sare Sozialen bidez, apirilaren 21 eta 22an Greba Digitala egin dezaten, eta Binkek bat egingo du deialdiarekin, bere atxikimendua www.kulturgintzan.eus helbidean adierazita. Sortzaile, antolatzaile eta bitartekari —herri-mugimendu, erakunde publiko, ekimen pribatu/industria—, hezitzaile —hezkuntza arautuan, ez-arautuan, familian/etxe-giroan—, kulturazale, herrikide… eta komunikabideei ere egin zaie deia. Horregatik, Binkek ere apirilaren 21 eta 22an ez du eduki digitalik sortuko. Nahiz eta 22an banatu behar duen paperean Binkeren apirileko zenbakia, ez

Hamaika urteren ostean, Usansoloren segregazio prozesua martxan da

2020-02-21
UsansoloBINKE / 2020ko otsaila Hamaika urteren ostean, Usansoloren segregazio prozesua martxan da Usansolok herri izaera duela ezin da ukatu, baina urte eta erdiko epean udalerri izatea ere ezin izango zaio ukatu —usansolotarrek hala erabakitzen badute behintzat—, Galdakaoko Udalak Usansoloren segregazio prozesuari argi berdea eman baitzion urtarrilaren 29ko ohiko udalbatzan. Urtarrileko ohiko udalbatzean puntu bakarrak hartu zuen indarra udaletxeko areto nagusia lepo bete zuten herritarrentzat: Usansoloren segregazio prozesuari hasiera emango zion mozioa bozkatu behar zuten Udalean ordezkatutako alderdiek. Bozketa horretan PSE-EEko bi zinegotziak izan ziren kontra bozkatu zuten bakarrak. Gainontzeko alderdi guztiek, oposizioko EAJk barne, aldeko botoa eman zioten Usansoloren segregazio
1 272 273 274

situs togel

situs toto