BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

      2023-02-02
      0
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Hamaika urteren ostean, Usansoloren segregazio prozesua martxan da

Hamaika urteren ostean, Usansoloren segregazio prozesua martxan da

Binke
2020-02-21
186
0

Usansolo
BINKE / 2020ko otsaila

Hamaika urteren ostean, Usansoloren segregazio prozesua martxan da

Usansolok herri izaera duela ezin da ukatu, baina urte eta erdiko epean udalerri izatea ere ezin izango zaio ukatu —usansolotarrek hala erabakitzen badute behintzat—, Galdakaoko Udalak Usansoloren segregazio prozesuari argi berdea eman baitzion urtarrilaren 29ko ohiko udalbatzan.

Urtarrileko ohiko udalbatzean puntu bakarrak hartu zuen indarra udaletxeko areto nagusia lepo bete zuten herritarrentzat: Usansoloren segregazio prozesuari hasiera emango zion mozioa bozkatu behar zuten Udalean ordezkatutako alderdiek. Bozketa horretan PSE-EEko bi zinegotziak izan ziren kontra bozkatu zuten bakarrak. Gainontzeko alderdi guztiek, oposizioko EAJk barne, aldeko botoa eman zioten Usansoloren segregazio prozesua abian jartzeari.

Botazioari ekin aurretik, ordea, prozesu honen aurrean alderdi batzuek dituzten ñabardurak agerian gelditu ziren. Podemos-EQUOko Txelu Bernalek, esaterako, argi utzi zuen: «Ez gaude banaketaren alde baina alde bozkatuko dut, herritarren nahia horixe delako». EAJko Fernando Izagirrek bere aldetik, talde osoaren izenean azpimarratu zuen jeltzaleen «konpromisoa foru arauak errespetatzea izango dela, horregatik alde bozkatuko dugu hemen». Auzoak plataformako ordezkari den Mari Paz Losada alkateordeak alde bozkatuko zutela aurreratu zuen, «inor ezin daitekelako demokraziaren kontra egon».

Ez da aurrekoen iritzi berekoa PSE-EEko Txema Larrazabal, honek irmoki aldarrikatu zituelako «galdakoztar guztien interesak», bere ustetan, «ez delako bidezkoa gutxi batzuen interesak gehiengoaren gainetik jartzea, gainera ekonomikoki bideragarria ez den abentura bati hasiera emateko». EH Bilduren izenean Iñigo Hernando alkateak egin zuen berba, eta zorrotz erantzun zion Larrazabali: «Arrazoi ekonomikoek gaur ez daukie hemen lekurik, Usansoloren bideragarritasun ekonomikoa aztertzen dauan informerik ez daukagunean aurrean gainera», eta gaineratu, «’abentura’ bezalako berbak erabiltzea errespetu falta bat da hain serioa dan prozesu bati hasiera emongo deutsagunean». Horrez gain, prozesua gertutik jarraituko duten alderdi eta herritarrei alkateak aurreratu egin zien «arauek markatzen dabezan puntuak errespetatuko dirala une oro».

Usansolo Herria (UH) plataforma sortu zela hamaika urte bete diren honetan, Iñaki Urgoiti eta Agustin Aizpuru UHko zinegotziek esker oneko berbak baino ez zituzten izan, eurentzat «egun historikoa» zen horretan, eta «alderdi guztiei prozesu guzti honetan gure ondoan izateko gobidapena» egin zien. Gonbidapen horri adierazpen argiak gehitu zizkion Urgoitik: «Bistakoa da Usansolok Udala gura dauala, ba herria izan, bada». Eta aurreko adierazpena arrazoitu zuen, «Galdakaoko Udalak inoiz ezingo deutsalako lau kilometrora dagoan herri bati zerbitzu onik emon».

Udalbatzaren amaieran emoziozko negar aurpegiak ikusi ziren udaletxearen kanpoaldean eta irteeran pasilloa ere egin zieten usansolotarrek UHko zinegotziei eta alkateari. Bertan ziren Monika Mena UHren segregazioko ordezkaria eta Juan Landa abokatua: «Oso pozik! Babes zabala lortu dogulako, EAJren aldeko botoekaz be». Lanean hasteko ordua da orain. Bi hilabeteko epean Batzorde Mistoa osatuko da eta urtebete edo urte eta erdiko epean galdeketa loteslea egin ahal izango dute, Usansolo udalerri bilakatuko den edo ez bozkatzeko.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin

Hurrengo albistea

Iskander Sagarminaga: «Itsasoaz gozatu eta honegaz dantza ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    «Erlojupekoa» pelikula filmatuko da Galdakaon, eta gidoia herritarrekin osatu gura dute

    2021-06-22
    Binke
  • Aktualitatea

    Pantailak Euskaraz ekimenak jaso du «Kanpaina onenaren» Argia Saria

    2022-02-04
    Binke
  • Aktualitatea

    «Bidegorria Galdakaora orain» exijitzeko laugarren martxa antolatu dute

    2022-01-25
    Binke
  • Aktualitatea

    Bizkaiko Jardunaldi Mikologikoen 54. edizioa antolatuko du Peña Santa Cruzek

    2022-11-03
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Usansoloko KZ Guneak 10 ikastaro antolatu ditu otsailerako

    2022-01-10
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Eduardo Bizkarrak Espainiako okinen 2021eko izarra jaso zuen

    2022-01-21
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren hainbat jarduera eta ekitaldi. Haien artean, Santa Ageda bezperan Galdakaon...
  • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

    Galdakao
    2023-02-02
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu