TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI Eguraldi onarekin batera iritsi da uretako ekintzez gozatzeko garaia. Maiatzaren amaieran eta ekainaren hasieran Bengoetxeko ikasleek Gorputz Hezkuntza arlotik antolatutako irteenaldietan parte hartzeko aukera izan zuten. DBH2ko ikasleak Urdaibain kanoan ibiltzera joan ziren eta DBH3koak Sopelan surf egitera. Trenez hurbildu ziren ikasleak Mundaka aldera. Bertan, arropa aldatu, beharrezko materiala prestatu, kanoan ibiltzeko teknikaren inguruko ohar orokor batzuk jaso eta uretara atera ziren. Egindako ibilbidean hainbat txoko uretatik ikusteko aukera izan zuten: Laidako hondartza ingurua, Sukarrietako San Antonio hondartza, Muruetako ontziola, Urdaibaiko fauna eta flora… San Antonio hondartzan atseden hartu eta bainu bat hartzeko tartea izan