TESTUA ETA ARGAZKIAK: Bengoetxe BHI Joan den astean hainbat ekintza osagarri izan genituen Bengoetxe institutuan. Emakume langilearen nazioarteko eguna dela eta, aste osoan zehar hainbat ekintza egin genituen ikastetxean. Programazioarekin hasteko, egun horretarako egindako irudi eta bideoa zabaldu ziren ikastetxeko web gunearen bidez. Martxoaren 7an Eider Eibar ilustratzailea bisitan etorri zitzaien DBH1eko ikasleei. “Emakumea, ilustratzailea eta euskalduna” tailerrean euskal emakume ilustratzailea izateak suposatzen duenaren inguruan aritu ziren. Jarduerak oso balorazio positiboa izan zuen. Martxoaren 8an musikarekin alaitu genituen ikastetxeko sarrera-irteera uneak eta pasilloetako tabloiak ere apainduta egon ziren. Irakasleon fitxategietan ere izan genuen sorpresa! Gainera, ikastetxeko ikasleek Quizzizz baten bidez