Amaia Aldai eta Gaizka Carregal, munduko txapeldun Euskal Selekzioarekin Nazioen Ligan

Argazkiak: pilotanazioenliga.eus.

Euskal Pilotako Nazioen Liga jokatu zen azaroaren 23tik 30era bitarte Bilbon eta Barakaldon, eta bertan Gaizka Carregalek eta Amaia Aldaik parte hartu zuten, Euskal Selekzioarekin. Adiskide Pilota Elkarteko jokalariak txapeldun izan ziren, eskuz banakako eta eskuz binakako kategorietan, hurrenez hurren.

Mundu osoko pilotariak batu zituen azaroaren 23tik 30era bitarte Bilbon eta Barakaldon lehiatu zen Euskal Pilotako Nazioen Ligak. Zehazki, Euskadi, Espainia, Frantzia, Mexiko, Txile, Estatu Batuak, Argentina, Kuba, Bolivia, Portugaleko pilotariek parte hartu zuten txapelketan.

Euskal Selekzioarekin, besteak beste, Adiskide Pilota Elkarte galdakoztarreko Gaizka Carregal eta Amaia Aldai aritu ziren eta biak txapeldun izan ziren.

Carregalek Gizonezkoen eskuz banakako kategorian jokatu zuen eta taldekide izan zuen Eñaut Lizeaga. Pilotariak tarteka lehiatu ziren eta urrezko domina lortu zuten.

Aldai aldiz, emakumezkoen eskuz binakakoan aritu zen txapelketan, eta hark ere urrezko domina irabazi zuen, Naroa Agirrerekin batera.

situs togel

situs toto