Andra Mari elizara bisitak eskainiko dituzte ekainera bitarte

Argazkia: Galdakaoko Udala.

Galdakaok Andra Mari eliza bisitatzeko aukera eskainiko die herritarrei ekainera bitarte. Lehen bisita domekan, azaroak 30, izango da eta Aitzol Altuna historialari galdakoztarrak gidatuko du.

Andra Mari elizaren aberastasun historikoa eta artistikoa herritarrei eta bisitariei gerturatzeko helburuz, momumentura bisitak antolatu dituzte elizak eta Galdakaoko Udalak elkarlanean.

Bisitak ekainera bitarte eskainiko dira, hilabete bakoitzeko azken domekan, eta domeka honetan, azaroak 30, izango da lehenengoa 11:00etan.

Lehen saio hori Aitzol Altuna historialari galdakoztarrak gidatuko du, Galdakaoko ondarearen aditua denak.

Ordubete inguruko bisitan, parte hartzaileek tenpluaren xehetasun nabarmenenak ezagutu ahal izango dituzte, hala nola bere atari erromaniko-gotikoa, XII. mendeko kanpai dorrearen hondarrak, errenazimentuko erretaula eta Andra Mariren eskultura, Euskal Herrian gaur arte gorde den Ama Birjina erromaniko bakarrenetakoa.

Jarduera irekia eta doakoa izango da herritar guztientzat, ez da aurretik izena eman behar eta ez dago edukiera mugarik.

situs togel

situs toto