
Andrea de la Hera galdakoztarra, Portugalgo Swim Grand Prixeko txapeldun
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andrea de la Heraren sareetatik
Zapatuan, uztailak 19, Swim Grand Prix txapelketa antolatu zen Portugalen eta ehunka igerilari batu ziren hitzorduan. Parte-hartzaileen artean Andrea de la Hera izan zen eta galdakoztarrak garaipena lortu zuen emakumeen artean.
Lisboa eta Cascais batzen dituen igeriketa txapelketaren edizio berria antolatu zuten pasa den zapatuan, uztailak 19. Urtero bezala, nazioarteko ehunka kirolari batu ziren hitzorduan, modalitate ezberdinetan lehiatzeko.
Lehiaketa nagusian, 20 kilometrokoan, Andrea de la Hera galdakoztarrak parte hartu zuen eta igerilaria irabazlea izan zen emakumeen artean.
Igerilariak 03’56”ko denbora egin zuen eta laugarrena izan zen sailkapen orokorrean, Marco Inglima, Marc Ortiga eta Patrick Winklerren ostean.