
Ane Sainz Espainiako saskibaloi selekzioarekin jokatzeko deitu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ibaizabal Saskibaloi Taldea
Uztailaren 27tik 31ra Espainiako 12 urte azpiko selekzioa Zaragozan izango da, «jokalarien garapena lantzeko» helburuz. Guztira 32 jokalari deitu dituzte kontzentrazioan parte hartzera, haien artean Ibaizabal Saskibaloi Taldeko Ane Sainz.
Espainiako saskibaloi selekzioak 14 urte goratik soilik lehiatzen du txapelketa ofizialetan baina hori baino lehen, gazteak deitu ohi ditu urtero kontzentrazioetara, «jokalarien garapena lantzeko» helburuz.
Aurten Zaragozan arituko da Espainiako 12 urteko azpiko selekzioa uztailaren 27tik 31ra, eta guztira 32 jokalari deitu dituzte parte hartzera, Espainiako Saskibaloi Federazioak ezagutzera eman duenez.
Deitutako jokalarien artean Ane Sainz dago, Ibaizabal Saskibaloi Talde galdakoztarreko jokalaria. «Berri handi bat, oinarritik egindako lanak gorenera pauso sendoak ematen jarraitzen duela erakusten duena. Zorionak, Ane! Ibaizabal oso altu uzten jarraituz», adierazi du taldeak sare sozialetatik.