Atzo amaitu ziren Santakurtzak eta urtero moduan Kuadrillen Txapelketako sariak banatu ziren gauean. Antzeko taldea izan da aurtengo irabazlea, Gusak bigarrena eta Dekantzekoz hirugarrena. Hemen batu du BINKEk emaitza guztien txostena.
Santakurtzen erdibidean Gusak zioan aurtengo Kuadrillen Txapelketako lehenengo postuan, baina behin jaiak amaituta beste talde batek lortu du garaipena lehia estu baten ostean: Antzeko. Bigarren postua Gusak kuadrillak lortu du eta hirugarrena aldiz, Dekantzekoz taldeak.
Hauek dira lehen hiru sailkatuak aurtengo Kuadrilla Txapelketan:
- Antzeko: 724 puntu
- Gusak: 713 puntu
- Dekantzekoz: 667





