Aperribai kalea itxi dute 9. zenbakiaren parean, laugarren igogailua eraikitzeko lanen ondorioz

Argazkia: Google Maps.

Aperribaiko laugarren igogailua eraikitzeko obrekin jarraitzen dute eta egunotan dorrea muntatzen ari dira. Lan horien ondorioz, Aperribai kalea itxi dute, 9. zenbakiaren parean.

Aperribaiko irisgarritasuna hobetzeko helburuz, laugarren igogailua eraikitzen ari dira auzoan. Egunotan dorrea muntatzen ari dira eta horren ondorioz Aperribai kalea itxi dute, 9. zenbakiaren parean.

Abenduaren 22ra arte egongo da itxita eta «segurtasuna bermatzeko egingo da mozketa, makineria astuna erabili eta maniobra handiak egin beharko baitira». Beraz, epe horretan ibilgailuek ezin izango dute kaleko bi noranzkoetan zirkulatu.

Aperribai bidea erabili ahal izango da obrak iraun bitarteko pasabide gisa. Bestalde, aldameneko garaje eta kaleetarako sarbideak behar bezala adierazita egongo dira une oro eta lanak aurrera egin ahala eguneratuko dira, auzokideen eragozpenak gutxitzeko helburuarekin.

Galdabusaren 1. linea kale horretatik igarotzen da. Beraz, ezin izango du tarte horretan bere ohiko ibilbidea egin itxiera epean, eta Aperribai kaleko 4B zenbakiaren parean egiten duen geldialdia —ibilbideko lehenengo eta azkenengoa— Miguel Unamuno plazan izango da aldi baterako.

Obra hauek Construcciones Olabarri SL enpresak egingo ditu. Horrek arreta bulegoa izango du lanen inguruko edozein gorabehera konpontzeko. Halaber, auzokideek kontsultak edo jakinarazpenak egin ahal ditzaten, 946612034 telefonoa martxan jarri du.

Galdakaoko Udalak «ekintza honek eragin ditzakeen eragozpenenak sentitzen ditu eta auzokideen ulermena eta lankidetza eskertzen du».

situs togel

situs toto