
Aperribai kaleko 11 eta 17 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita egongo da bihar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps
Basauritik Galdakaora joango den Metroaren 5. linearekin lotutako obrak direla eta, Aperribai kaleko 11 eta 17 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita egongo da bihar, maiatzak 22. Hemen batu ditugu mozketaren ordutegi zehatzak.
Metroaren 5. linearekin lotutako obrak areagotu egin dira azkenaldian eta eragina izaten ari dira Galdakaon. Bihar, maiatzak 22, esaterako, Aperribai kalearen zati bat itxiko da trafikoari.
Zehazki, Aperribai kaleko 11 eta 17 zenbakien arteko tartea itxita egongo da 09:00etatik 14:00etara, Udalak jakinarazi duenez. Tarte horretatik Galdabusaren 1. linea igarotzen da eta bere ibilbideak egokitu beharko dira bi noranzkoetan.
Aldaketa honek ez dio zerbitzuaren ordutegiari eragingo, baina bai bere Unamunoko geltokiari. Bost orduetan zehar, Aperribai Bidearen alde horretatik igarotzen den Galdabusa Bizkabusek N-634 errepidean duen geltokira eramango da. 14:00etatik aurrera bere ohiko geralekuetara bueltatuko da.