Aperribai kaleko zati bat trafikoari itxita dago, Metroaren obren ondorioz

Argazkia: Google Maps

Basauritik Galdakaora joango den Metroaren 5. linearekin lotutako obrak direla eta, Aperribai kaleko 11 eta 17 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita dago gaur, uztailak 30. Hemen batu ditugu mozketaren ordutegi zehatzak.

Azkenaldian areagotu egin dira Metroaren 5. linearekin lotutako obrak eta eragina izaten ari dira Galdakaon. Gaur, uztailak 30, esaterako, Aperribai kalearen zati bat itxiko da trafikoari.

Zehazki, Aperribai kaleko 11 eta 17 zenbakien arteko tartea itxita egongo da 08:00etatik 13:00etara, Udalak jakinarazi duenez.

Tarte horretatik Galdabusaren 1. linea igarotzen da eta bere ibilbideak egokitu beharko dira bi noranzkoetan.