
Aperribai kaleko zati bat trafikoari itxita egongo da bihar, Metroaren obren ondorioz
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Basauritik Galdakaora joango den Metroaren 5. linearekin lotutako obrak direla eta, Aperribai kaleko 11 eta 17 zenbakien arteko tartea trafikoari itxita egongo da bihar, maiatzak 29. Hemen batu ditugu mozketaren ordutegi zehatzak.
Azkenaldian areagotu egin dira Metroaren 5. linearekin lotutako obrak eta eragina izaten ari dira Galdakaon. Bihar, maiatzak 29, esaterako, Aperribai kalearen zati bat itxiko da trafikoari.
Zehazki, Aperribai kaleko 11 eta 17 zenbakien arteko tartea itxita egongo da 09:00etatik 14:00etara, Udalak jakinarazi duenez. Tarte horretatik Galdabusaren 1. linea igarotzen da eta bere ibilbideak egokitu beharko dira bi noranzkoetan.
Aldaketa honek ez dio zerbitzuaren ordutegiari eragingo, baina bai bere Unamunoko geltokiari. Bost orduetan zehar, Aperribai Bidearen alde horretatik igarotzen den Galdabusa Bizkabusek N-634 errepidean duen geltokira eramango da. 14:00etatik aurrera bere ohiko geralekuetara bueltatuko da.