
Aperribaiko igogailua konpontzeko lanak hasi dituzte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Azken asteetan arazoak izan dira Aperribaiko eta Pontzi Zabalako igogailuetan eta hauek konpontzeko lanak egingo dituela iragarri du Galdakaoko Udalak. Langileak Aperribaikoa konpontzen ari dira honezkero eta hau amaitzean Pontzi Zabalakoarekin hasiko dira.
Aperribaiko anbulatorioaren ondoan dagoen igogailuan eta baita Pontzi Zabala kalean kokatuta dagoenean, arazoak egon dira azken asteetan. Hauek konpontzeko lanak hasi dituela iragarri du Galdakaoko Udalak.
Langileak pasa den asteko eguaztenean hasi ziren Aperribaikoa konpontzen eta esku-hartze hau amaitzean Pontzi Zabalakoan hasiko dira.
Udalak aurreikusi duenez, lanak hasi zituztenetik astebete iraungo dute Aperribaiko igogailuko lanek.