Aranzelai bideko zirkulazioa mugatuta egongo da gaur eta bihar

Argazkia: Google Maps

Mantentze lanak egingo ditu Galdakaoko Udalak Aranzelai bidean eta honen ondorioz zirkulazioa mugatuta egongo da gaur eta bihar, 10:00etatik 16:00etara.

Galdakaoko Udalak inausketa lanak egingo ditu Aranzelai bidean gaur, irailak 16, eta bihar. Mantentze lanak goizez hasi eta arratsalde hasierara arte egingo dira, «auzokideei ahalik eta eragozpen gutxien eragiteko helburuarekin».

Esku hartze horien segurtasuna bermatzeko, trafiko murrizketak ezarriko dira bi egunetan zehar, 10:00etatik 16:00etara eta lanak auzoko bizilagunak lanera eta ikastetxeetara joateko lehen orduetako tartea amaitutakoan hasiko dira.

Epe horretan, noranzko bakarreko den Aranzelai bidea guztiz itxita egongo da ibilgailuentzat, eta Urtebieta kaleko sarrera bizilagunentzat bakarrik baimenduko da. Gainera, ibilgailuek Urtebieta kalean kontrako noranzkoan zirkulatu ahal izango dute, irteera errazteko.

Sarrera gune nagusietan seinaleztapen berezia jarriko da: Bizkai kalearen eta Urtebieta kalearen arteko bidegurutzean seinalista bat egongo da ibilgailuen zirkulazioa arautzeko, eta Urtebieta kalea eta Aranzelai bidea elkartzen diren tokian seinale bat jarriko da.

Udalak eskerrak eman dizkie auzokideei aldi baterako eragozpen hauek ulertu eta onartzeagatik, «udal ingurunearen mantenu egokia bermatzeko ezinbestekoak baitira».