
ARGAZKIAK | Galdakao Futbol Taldeko gaztetxoek Athletic Club Cup txapelketan parte hartu zuten
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Athletic Club eta Galdakao Futbol Taldea
Haur eta gaztetxoei zuzendutako AC Cup txapelketa antolatu zuen Athletic Clubek ekainaren 3tik 8ra bitarte. Honetan parte hartu zuen aurten ere Galdakao Futbol Taldeak eta hemen batu ditugu galdakoztarrek San Mamesen eta gainerako egoitzetan jokatutako partiden hainbat irudi!
Athletic Clubek haur eta gaztetxoei zuzendutako AC Cup txapelketa antolatu du aurten ere. Ekainaren 3tik 8ra bitarte izan zen eta hainbat egoitza izan zituen, haien artean San Mames, Lezama eta Galdakao.
Hain zuzen, Galdakao Futbol Taldea izan zen txapelketaren parte hartzaileetako bat eta besteak beste, San Mamesen bost partida jokatzeko aukera izan zuten talde galdakoztarreko haurrek.
Partida hauek eta jokatutako gainontzekoek emandakoaren hainbat irudi batu ditugu hemen, Athletic Cluben eta Galdakao Futbol Taldearen eskutik:













































