ARGAZKIAK | Galdakaoko Dinamita fabrika 40 iruditan

Argazkiak: Galdakaoko udal artxiboa / Maxam.

Maxamgroup enpresak Dinamitaren dokumentazio historikoa utzi du Galdakaoko Udalaren esku, eta Udalak 161 irudi batzen dituen funts digitala sortu du. Bilduma horretako 40 irudi jarri ditugu ikusgai sarrera honetan.

Galdakaoko Udala Maxamgroup enpresarekin lanean izan da azken hilabeteetan eta elkarlan horri esker, herriaren mende bat baino gehiagoko historia modu librean kontsultatzea ahalbidetzen duen proiektua sortu du: Dinamitaren argazki funts digitala.

Funtsa ikusgai dago Galdakaoko udal artxiboan, eta guztira 161 argazki digitalizatu, deskribatu eta sailkatu dira bertan. Horietatik 100 baino gehiago enpresaren artxibo historikotik datoz, eta 44 kopia digital Udalaren esku zeuden.

Udal artxiboan murgildu da BINKE, eta hemen batu ditugu funts digitalean aurkitu daitezkeen argazkietako 40.

situs togel

situs toto