Urtero egin ohi denez, Gabonzaharreko San Silvestre zirkuitua antolatu zen Galdakaon urteko azken egunean, eta errekorra hautsi zuen lasterketak. 1.000 partaideko langa gainditu zuen eta hemen batu ditugu probak emandakoaren 87 irudi, Galdakao Atletismo Talde antolatzaileak BINKEri utzitakoak.
Urte amaierarekin batera, munduko hainbat txokotan Gabonzaharreko San Silvestre lasterketa lehiatzen da, tartean Galdakaon. Aurten ere hitzordua antolatu zen abenduaren 31n eta errekorra hautsi zuen probak.
Guztira 1.000 partaide baino gehiagok hartu zuen parte lasterketan eta giro ederra izan zen nagusi kategoria ezberdinetan.
Hemen batu ditugu zirkuituak emandakoaren 87 irudi, Galdakao Atletismo Talde antolatzaileak BINKEri utzitakoak.



























































































