
ARGAZKIAK | Taberna Ibiltariak eta herri kirolek girotu dute eguerdia Kurtzeko plazan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Eguerdian herri kirolen erakustaldiaz gozatu dute dozenaka herritarrek Kurtzeko plazan eta ostean Taberna Ibiltariak girotu du ingurunea. Han izan da BINKE 28 argazki koloretsu hauek batzeko!
Egun eguzkitsuaz gozatzen ari dira ehunka lagun gaur Galdakaon, Ibilaldiarekin. Goizean zehar hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan dute gure herrira bertaratatu direnek, Eguzkibegi Ikastolako, Romualda Zuloagako eta Kurtzea plazako guneetan.
Azken honek herri kirolen erakustaldia hartu du eguerdian eta ostean Taberna Ibiltariak girotu du Kurtzea plazako ingurunea. Bi ekintza hauetan izan da BINKE eta hemen batu ditugu hauek emandakoaren 28 irudi.



























