Agate Deunaren bezperan talde asko ikusten doguz kantuan, baina oraingoan 1951ean sortu zan Arratiakoa aipatuko dogu, ni neu be partaide izan nintzalako garai baten. Goizean Villaroko klarisetan meza entzuten genduan eta gero autobusez hasi kantatzen Arratian zehar Galdakao bitarteko. Jarraian Bilbora. Eguerdian Getxoko Tamarisesen bazkaldu Arteatik eroandako indabakaz. Arrastian barriro Bilbora gune esanguratsuenetan abesteko. Gogoan dot urte baten domekaz jausi zanez Agate Deuna bezpera eta San Mamesen partidua suertatu, atsedenaldian erdiko zirkuluan abestu genduala, ohol biribil baten makil-hots bakarragaz erritmoa markatuz. Batzen zan dirua benefikoa zanez, autobusak, bazkaria, udal laguntzak etab. donatiboak izaten ziran. San Mamesen sartzeko gestioak hasieran Ortiz de Mendibil arbitroak egiten ebazan eta gero Iribarrek. Iluntzean barriro Villarora. Sakramentinuen egoitzan diruak kontatu, porrusalda afaldu eta danok etxera neke-neke eginda baina pozik. Gaur be bizirik daragoio Arratiako koruak eta oraintsu ibili da kantuan Katania, Roma eta Bordelen. Aurten 75. urteurrena da eta CD bat aterako da euren errepertorioko abestiekaz. Orioketa!
«Arratiako korua», Manu Etxebarria

